Hileko artxiboak: urria 2015

JOLASTU GUREKIN IKASTAROA (0-6)

Jolastuko gara eta xaldun kortin, Jolastu Gurekin ikastaroaren izen ematea irekitzen da azaroaren 9a arte. Ikastaroa 12 ordukoa da. 0 urtetik 6 urte bitarteko haurren hezitzaile eta irakasleei zuzendutako jolasen ikastaroa da. Elkarrekin euskaraz jolasteko trebakuntza, baliabide desberdinak erabiliz: gure herrietako tradiziozko haur kantak, jolasak, talde dinamikak etabar. landuko dira.
Datak: azaroaren 11, 18 eta 25, eta abenduaren 2a.
Ordutegia: 17:00tik 20:00ra.
Tokia: Sanduzelai eskolako psikomotrizitate gelan.
Emailea: Olatz Pezonaga. Dindaia fundaziokoa.
Izena emateko: helbide honetan klikatu.
Plaza mugatuta, izenematearen ordenean onartuko dira. Azaroaren 9an onartuen zerrenda eman da jakitera.
Informazioa gehiago: 848 426 613 telefonoan

ikastaroa 0-6

Ahozko hizkuntza irakastea weborria

AHOZKO HIZKUNTZA IRAKASTEA weborrian biltzen den materialak ahozko hizkuntza gelan sistematikoki lantzea du xedea.
Arlo honetan eman diren formakuntza ikastaroen edukia eta ikastxeetan egin diren esperientziak biltzen dira.
Esther Mugertzak eta Yolana Olasagarrek, Josune Zabalaren laguntzaz, egin dute bilduma hau. Weborria irekia eta dinamikoa izan nahi du eta egiten diren materialak sartuko dira egin ahala.

Ahozko hizkuntza irakastea