JOLASTU GUREKIN IKASTAROA (0-6)

Jolastuko gara eta xaldun kortin, Jolastu Gurekin ikastaroaren izen ematea irekitzen da azaroaren 9a arte. Ikastaroa 12 ordukoa da. 0 urtetik 6 urte bitarteko haurren hezitzaile eta irakasleei zuzendutako jolasen ikastaroa da. Elkarrekin euskaraz jolasteko trebakuntza, baliabide desberdinak erabiliz: gure herrietako tradiziozko haur kantak, jolasak, talde dinamikak etabar. landuko dira.
Datak: azaroaren 11, 18 eta 25, eta abenduaren 2a.
Ordutegia: 17:00tik 20:00ra.
Tokia: Sanduzelai eskolako psikomotrizitate gelan.
Emailea: Olatz Pezonaga. Dindaia fundaziokoa.
Izena emateko: helbide honetan klikatu.
Plaza mugatuta, izenematearen ordenean onartuko dira. Azaroaren 9an onartuen zerrenda eman da jakitera.
Informazioa gehiago: 848 426 613 telefonoan

ikastaroa 0-6

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.