Egilearen artxiboa: Egileak

JOLASTU GUREKIN IKASTAROA (0-6)

Jolastuko gara eta xaldun kortin, Jolastu Gurekin ikastaroaren izen ematea irekitzen da azaroaren 9a arte. Ikastaroa 12 ordukoa da. 0 urtetik 6 urte bitarteko haurren hezitzaile eta irakasleei zuzendutako jolasen ikastaroa da. Elkarrekin euskaraz jolasteko trebakuntza, baliabide desberdinak erabiliz: gure herrietako tradiziozko haur kantak, jolasak, talde dinamikak etabar. landuko dira.
Datak: azaroaren 11, 18 eta 25, eta abenduaren 2a.
Ordutegia: 17:00tik 20:00ra.
Tokia: Sanduzelai eskolako psikomotrizitate gelan.
Emailea: Olatz Pezonaga. Dindaia fundaziokoa.
Izena emateko: helbide honetan klikatu.
Plaza mugatuta, izenematearen ordenean onartuko dira. Azaroaren 9an onartuen zerrenda eman da jakitera.
Informazioa gehiago: 848 426 613 telefonoan

ikastaroa 0-6

Ahozko hizkuntza irakastea weborria

AHOZKO HIZKUNTZA IRAKASTEA weborrian biltzen den materialak ahozko hizkuntza gelan sistematikoki lantzea du xedea.
Arlo honetan eman diren formakuntza ikastaroen edukia eta ikastxeetan egin diren esperientziak biltzen dira.
Esther Mugertzak eta Yolana Olasagarrek, Josune Zabalaren laguntzaz, egin dute bilduma hau. Weborria irekia eta dinamikoa izan nahi du eta egiten diren materialak sartuko dira egin ahala.

Ahozko hizkuntza irakastea

“Erdialde” euskarazko idazlan laburren 8. lehiaketa.

Aurreko urteetan bezala, Mirandako “Euskararen lagunak” elkarteak “Erdialde” euskarazko idazlan laburren 8. lehiaketa antolatu du.

A ereduko ikasleek hartu ahal dute parte bi kategorietan: 6-10 urte bitartekoan eta 11-14 urte bitartekoan.

Gaia librea da eta luzera gehienez 2 orrialdekoa (2 DIN-A 4) izango da .

Lanak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 30a arte egongo da irekita. Postaz bidal daitezke Mirandara.

Informazio gehiago web helbide honetan:

https://euskararenlagunak.wordpress.com/

Erdialdea 8. lehiaketa

Inauteriak 2015

Inauteriak zubieta Inauteriak gainean ditugu berriro. Inauteak, ihoteak, aratusteak, gizakundea, emakundea, orakunde… neguaren amaiera eta udaberriaren sarrera iragartzen dituzten festek antzinako sinesmen animistaren jatorri mitikoa dute.
Inauteriek badute mitologiarekin zerikusia. Mitologia pertsonaiak nahiz inauteri pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Inauteri ohiturak eta pertsonaiak kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin lotuak daude.

Inauteriak altsasu Material eta proposamen asko dugu gaur egun sarean gaia lantzeko. Hona hemen batzuk:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Inauteriak_Euskal_Herrian Informazio orokorra.

– http://ttiki.com/302844  Haur Hezkuntzako proiektua.

http://www.amaroa.com/euskal-inauteriak/inauterietako-pertsonaiak Webgune honetan inauterietako pertsonaien berri ematen digute.
http://b08normalkuntza.wikispaces.com/JAIAK Leioako berritzeguneko web orri honetan baliabide batzuk aurki daitezke: jarduerak, baliabide bilduma, kantak, bideoak…
http://aggoiti.wix.com/euskal-herriko-ihauteriak Agurtzane Goitiak egindako orri hau oso interesgarria da.

 

AGATE DEUNA

Herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera egun horretan. Beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira.

Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.

Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Bideoa:

Santa Ageda- Samaniego kantari

Letra:

Santa Ageda letra

Gabonak

Gabonak datoz. Gelan, gaia lantzeko hainbat material proposatu nahi dizuegu:

GABONAK:

Bianako Ikastolak  GABONAK orria dauka webean.

Kantak aurkitu daitezke hurrengo helbideetan: Euskarabidea, Gabi de la Maza eta Ikasmus.

Letrak Musikazblai orrian aurkitu daitezke.

lena 24

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI:

EIBZren webgunean “Haur Hezkuntzarako 12 proiektu” materialean bada bat, “Hemen dago Olentzero” izeneko proiektua.

Webgune berean aurkitu daitezke beste hainbat MATERIAL.

ETBk Olentzeroren txokoa du eta bertan hainbat gauza.

Olentzero.net webgunean, besteak beste, esku lanak lantzeko materiala aurkitu daiteke.

Hiztegia lantzen jokoen eta irudien bitartez.

“A eredua, ahozko hizkuntza irakastea” ikastaroan parte hartzen duten hainbat irakaslek proposamen berriak egin dituzte hiztegia, jokoen eta irudien bitartez, ikasteko.
Hauek dira horietako batzuk:

Batetik, Youtuben, “Albaluken” kanalean, hainbat bideo, piktogramekin eginak, aurki daitezke: koloreak, zenbakiak, formak eta animaliak, hasierako mailetan lantzeko.

Bestetik, BINGO jokoarekin, zenbakiez gain, gauza asko lan daitezke: hiztegia (familia, animaliak, jakiak…), aditzak, adjektiboak…

Bingo familia

 

DOMINOA ere erabil daiteke jolasten ikasteko. (EIBZ, Euskal Girotzen barnetegiak). Merkatuan badira horrelako jokoak eta asmatu ere egin daitezke.

Sarean JOKO asko aurki daitezke.

Batzuk ordenagailuan egiteko. Adibidez: Childtopia: bilatu hitza, letra zopa, hitzez hitz esan,…Hitzapasa, etab.

Beste batzuk dinamikoak. Adibidez: Piktionary moduko jolasa, Jolastuz ikasi (postaria), eta beste.

piktionary euskaraz

EGONALDIAK

Ikasleak euskaraz bizi daitezen aukera paregabea da egonaldia egitea. Benetako hizkuntza egoera komunikatiboan jartzen ditugu ikasleak. Euskara erabiltzen den eremua badela ikusi ahal dute eta hori motibagarria izan daiteke haien interesa pizteko. Irakasleari aukera ematen dio hizkuntza erregistro diferenteak erabiltzeko, eta ikasleak hitz egin beharreko egoeran jartzen ditugu giro lasai eta dibertigarrian.

arantza1

Hona hemen egonaldiak antolatzeko hainbat informazio.

Eskualde euskalduneko hurrengo aterpe hauetan antolatzen ohi dituzte ikastetxeentzako egonaldiak:

Arantzako aterpea.

Beintzako Orbela aterpea.

Zugarramurdiko Graxiana aterpea.

Bertiz abentura.

Nafarroan beste baliabide batzuk ere badira:
Aterpe publikoak.
Aterpe pribatuak.
Kanpinak.

Animo eta ondo pasa!

San Simon eta San Juda.

San Simon eta San Juda eguna urriaren 28an ospatzen da. Uda amaitzera doa eta negua badator. Bi gauza horiek lotuta bere poema egin zuen Gabriel Aresti idazleak. Xabier Lete abeslariak egin zuen famatua kanta eta, Arestiren poema askorekin gertatu den moduan, kanta herrikoi bihurtu da.

Negua Lantz

(*argazkia: Anders Lanzen 2013)

Hona hemen letra:

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..

Bideo honetan ikus daiteke Xabier Leteren kanta (txantxangorria):
http://ttiki.com/84119

Eta honetan Txatanuga Futz Bandaren bertsio martxosoa (Javi de la Maza)
http://ttiki.com/84120

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA

Ongi etorri! Uda pasatu da eta hemen gara berriro ere.
“A eredua Nafarroan” blogean materialak eta baliabideak ematen saiatzen ari gara. Aurreko ikasturteetan aritu zaretenok ezagutuko duzue orrialdea. Orain arte sartu ez zaretenoi adierazi nahi dizuegu bi Scoop-it aldizkari ditugula (eskuin aldean mugimenduan agertzen direnak); goikoan, baliabide berriak daude eta behekoan, oinarrizko errekurtsoak.
Honekin lotuta, jakizue, A ereduko irakasleok, “Ahozkoa gelan lantzeko” ikastaro praktikoan eman dezakezuela izena. Horretarako, hona hemen helbidea:
http://app1.educacion.navarra.es/capinscripcion/formacion/inscripcion.jsp?id=1405420851519C2&lang=eu