Etiketa honen artxiboa: A eredua

Lehen Hezkuntzan egiteko jolasak

2007-2008 ikasturtean, Lizarran, Arrate Irazola Lasuen, Edurne Garzaron Lizaso, Olatz Agirre Sorozabal, Garbiñe Makazaga Ochandorena eta Juan Manuel Perez Lanz irakasleek, ondorengo Jolas bilduma prestatu zuten:

LHrako jolasak

2007-2008 ikasturtean sortutako eta antolatutako material gehiago ikusteko, ondorengo irudian klik egin ezazu:

2007-2008 LH A eredua

Batxilerreko ikasleekin egindako lanak

A ereduan, gehienetan, material egokia aurkitzea izaten da arazo nagusietako bat. Testu liburuetako eduki eta jarduerak ez ditugu gure ikasleentzako aproposak ikusten. Horregatik, askotan, hoberena ikasleekin materiala sortzea izaten da. Eta zergatik ez erabili IKTak horretarako ?  Testu-liburuan landutako edukiak indartzeko proiektutxoak egiteko erabil daitezke eta, gainera, oso motibagarriak izaten dira.

Hona hemen klasean egin daitezkeen lantxoen adibide batzuk:

Batxilergoko 1.mailako NAVARRO VILLOSLADA BHIko ikasleekin egindakoak:

GAIA: Hizkuntza paisaia aztertu

Eginkizunaren azalpena

Adibideak:

Iturramako hizkuntza paisaia

Donibaneko hizkuntza paisaia

 

 

GAIA: “Euskal rock taberna” proiektua

Eginkizunaren azalpena

Adibideak:

Jonathan, Maite, Iñigo, Oihan

 

Miguel, Iranzu eta Miriam

INAUTERIAK

Inauteriak zubieta

Inauteak, ihoteak, aratusteak, gizakundea, emakundea, orakunde… neguaren amaiera eta udaberriaren sarrera iragartzen dituzten festek antzinako sinesmen animistaren jatorri mitikoa dute.
Inauteriek badute mitologiarekin zerikusia. Mitologia pertsonaiak nahiz inauteri pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Inauteri ohiturak eta pertsonaiak kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin lotuak daude.

Inauteriak altsasu

Material eta proposamen asko dugu gaur egun sarean gaia lantzeko. Hona hemen batzuk:

AGATE DEUNA

Herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera egun horretan. Beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira.

Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.

Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Bideoa:

Santa Ageda- Samaniego kantari

Letra:

Santa Ageda letra

Gabonak

Gabonak, gelan lantzeko hainbat material proposatu nahi dizuegu:

  • Olentzero: Olentzerozaleen elkartearen webgune ofiziala. Informazio eta baliabide interesgarriak.
  • Gabi de la Maza: Gabon kanten bilduma
lena 24
  • Haur Hezkutzarako 12 proiektuen barruan “Hemen dago Olentzero” izeneko proiektua duzue..
  • Lehen Hezkuntzarako, 2009-2010 ikasturtean sortutako materialen artean, gabonetan erabiltzeko LHrako fitxa desberdinak daude.
  • ETBk Olentzeroren txokoa du eta bertan hainbat baliabide aurkituko dituzu.

Haur Hezkuntzako proiektuak A eredurako

Zintak

Euskara ikasgaiaren irakaskuntzak Nafarroan, A ereduak, bide luzea egin du azken hamarkadetan. Hala ere, materialetan ez dago beste ereduetan dagoen bezainbesteko aukera zabala. Hau gutxi bailitzan, daukagun egoera ekonomikoaren ondorioz, giza baliabideak eta baliabide materialak gero eta urriagoak dira. Ereduak erronka berriak ditu: metodologia berritu behar da, edukien bidezko irakaskuntza landu, teknologiak erabili eta abar. Horretarako, zenbait urrats ematea beharrezkoa da: prestakuntza, baliabide teknologikoak,…eta hain zuzen ere, lan horietan saiatzen ari gara.

Giro honetan pozgarria da hemen aurkezten dugun materiala izatea eta biziki eskertu behar da irakasle taldeak egin duen lan anitza. Haur hezkuntzarako 12 proiektu prestatu dituzte 3, 4 eta 5 urtekoen geletan erabiltzeko. Eta gida didaktiko lagungarria ere idatzi dute metodologiaren eta baliabideen berri emateko. Baliabide kopurua zabaltzeaz gain, gelako, eguneroko, lanean tresna oso baliagarria izango delakoan gaude.

EIBZko web orriko helbide honetan aurki daitezke proiektuak:

http://eibz.educacion.navarra.es/baliabideak/a_materiala/2013/

Saguzarrak egunez

Saguzarrak egunez_1

Isabela eta Genobeba saguzarrek mundua egunez ikustea erabaki dute, horretarako, betaurreko beltzak aurkitu beharko dituzte, argiak min ematen baitie. Hainbat animalia aurkituko dituzte bidean, eta guztiei galdetuko diete ea betaurreko beltzik ba ote duten. Horretan-horretan, mundua ikusteko helburua beste baterako utzi beharko dute, eguna pasatuko zaie-eta.

(Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzeko aproposa izan daiteke)

Jarraitu irakurtzen