Etiketa honen artxiboa: Haur Hezkuntza

Aurretik, ondoren

AVANT_APRES- couv_BASQUE.inddTesturik gabeko album grafikoa da liburu hau, beraz, hainbat etapatan erabiltzeko aproposa da; adinaren eta mailaren arabera, jarduera desberdinak egiteko balio du: hiztegia ikasteko, istorioak sortzeko, ahozko adierazpena lantzeko…

Azalean, “bizitzan dena aldatzen da, etengabe…” esaldia ageri da, eta barruan adibideak ematen ditu, irudien bidez. Zenbait elementuren bilakaera eta garapena agertzen da: fruitua zuhaitza, beldarra tximeleta, harria eskultura, oiloa arrautza… Batzuetan, bi orritan baino ez eta, beste batzuetan, orri gehiagotan.

Bologna 2015eko sarituetako bat da.

Jarraitu irakurtzen

Liburu bat

liburu 1 Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa. Letra larriz idatzia dago. Liburuaren lehen orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo zuriaren gainean. Handik aurrera, irakurleak biribil horrekin zer gertatzen den ikusteko jarraibideak jasoko ditu.

(Haur Hezkuntzan nahiz Lehen Hezkuntzan erabiltzeko aproposa izan daiteke).

Koloreak, zenbakiak eta kokapena lantzeko egokia da.

Jarraitu irakurtzen

Haur Hezkuntzako proiektuak A eredurako

Zintak

Euskara ikasgaiaren irakaskuntzak Nafarroan, A ereduak, bide luzea egin du azken hamarkadetan. Hala ere, materialetan ez dago beste ereduetan dagoen bezainbesteko aukera zabala. Hau gutxi bailitzan, daukagun egoera ekonomikoaren ondorioz, giza baliabideak eta baliabide materialak gero eta urriagoak dira. Ereduak erronka berriak ditu: metodologia berritu behar da, edukien bidezko irakaskuntza landu, teknologiak erabili eta abar. Horretarako, zenbait urrats ematea beharrezkoa da: prestakuntza, baliabide teknologikoak,…eta hain zuzen ere, lan horietan saiatzen ari gara.

Giro honetan pozgarria da hemen aurkezten dugun materiala izatea eta biziki eskertu behar da irakasle taldeak egin duen lan anitza. Haur hezkuntzarako 12 proiektu prestatu dituzte 3, 4 eta 5 urtekoen geletan erabiltzeko. Eta gida didaktiko lagungarria ere idatzi dute metodologiaren eta baliabideen berri emateko. Baliabide kopurua zabaltzeaz gain, gelako, eguneroko, lanean tresna oso baliagarria izango delakoan gaude.

EIBZko web orriko helbide honetan aurki daitezke proiektuak:

http://eibz.educacion.navarra.es/baliabideak/a_materiala/2013/