Honi buruz

Blog honek, Nafarroan A ereduan Euskara irakasten duten irakasleei laguntza eskaintzea du helburu. Blog honetan, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan erabili daitezkeen baliabide eta material interesgarriak aurkituko dituzu.

Blog honen orrialde desberdinetan erabilitako logoak estekatutako webguneen jabeenak dira, eta beraz, beraiek dituzte logo horien gaineko eskubide guztiak. Logo horiek blog honetan jartzearen xedea, erabiltzaileei webgune horietan dagoen informazioa bertako logoarekin identifikatzen laguntzea da. Logoez gain, erabilitako irudi guztiak libreak dira; orrialde bakoitzaren oin oharrean dagoen estekaren bidez irekitzen den dokumentuan, irudien egileak eta nondik hartu ditugun ikusteko aukera duzu.

Blog honek webgune desberdinekin konektatzeko aukera ematen du. Dena den, blog honen kudeatzaileak, ez du orrialde horietan agertzen den informazio, ideia, kontzeptu eta iritzien ardura hartzen; ezta edukien legezkotasunaren ardura ere.

Blog hau, EIBZko (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) A ereduko arduradunak antolatu eta kudeatzen du. Edozein zalantza edo galdera baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez.


HELBIDEA
Zubiarte 12, 31620. Uharte. Nafarroa.
KONTAKTUA
emaila: eibz.ikas@educacion.navarra.es
telefonoa: 848 431012