C letra

Zenbaiten ustez, “C” (ze) letra ez da euskal alfabetoko letra. Uste okerra da hori.

Euskaltzaindiaren 17. arauan, Euskal alfabetoaren letren izenak deiturikoan, zehaztuta daude euskal alfabetoa osatzen duten letrak, eta C ere hor dago. Ze du izena.

Arauan, alfabetoaren 27 letren zerrenda osoa eta izenak eman ostean, ohar hau txertatu dute Euskaltzaindikoek: “Letra hauetatik c eta honen aldaera ç (c hautsia), q, v, w, eta y ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira”.

Hortaz, aukera anitzeko galderak sortzeko garaian esaterako, erabat zuzena da c) aukera paratzea. Adibidez:

          Aukeratu erantzun zuzena:

a) C letrarik ez dago euskal euskal alfabetoan.
b) C letraren izena ce da.
c) C letra euskal alfabetoaren hirugarren letra da.

OHARRA: item honetan erantzun zuzena c) da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude