Okerrak: *europear, *indoeuropear

Gaizki osatuta dago *europear hitza. Europa hitzetik datorrenez, europar da forma zuzena. Bide beretik: indoeuropar, eta ez *indoeuropear.

Esan bezala, Europako herritarra europarra da eta ez *europearraTolosakoa tolosarra da eta ez *tolosearra, edo Leitzakoa leitzarra da eta ez *leitzearra.

Hortaz, ez dira zuzenak:

a) *Nazioarteko hainbat lagun elkartu ziren, haietako hamar europearrak.

b) *Atzoko saioan, euskara eta indoeuropear hizkuntzak izan zituzten hizpide.

Honela behar dute:

a) Nazioarteko hainbat lagun elkartu ziren, haietako hamar europarrak.

b) Atzoko saioan, euskara eta indoeuropar hizkuntzak izan zituzten hizpide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude