Okerra: *egitura hau okerra delaren susmoa dut.

Euskaraz, testuinguru bakar batean ere ez da zuzena -laren egitura. Hortaz, susmoa bakarrik ez, ziurtasun osoa izan behar dugu. Esaldi hau eta hau bezalakoak erabat okerrak dira: *Egitura hau okerra delaren susmoa dut.

Hiru aukera hauek behintzat baditugu esaldi hori zuzen emateko:

a) Egitura hau okerra den susmoa dut.

b) Egitura hau okerra delako susmoa dut.

c) Susmoa dut egitura hau okerra dela.

Gehiago jakin nahi izanez gero, kontsultatu Euskaltzaindiaren 116. araua:

  Honatx ariketa batzuk (-en, -elako, -enaren, -eneko eta -elaren bereizteko): 1, 2, 3.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude