Okerrak: *urtarrilan, *otsailan, *apirilan, *maiatzan, *ekainan, *uztailan, *irailan.

*Urtarrilan, *otsailan, *apirilan, *maiatzan, *ekainan, *uztailan, *irailan okerrak dira. Zuzenak: urtarrilean, otsailean, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, irailean.

Urtarril, otsail, apiril, maiatz, ekain, uztail, irail hilabete-izenak kontsonantez amaitzen direnez, loturazko -e- bat hartu behar dute: urtarrilean, otsailean, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, irailean.

Gainerako hilabete izenekin, oro har, ez da arazorik sortu ohi: martxo, abuztu, urri, azaro, abendu. Deklinaturik: martxoan, abuztuan, urrian, azaroan, abenduan.

Oharra. Antzeko akatsa egiten dute zenbait hiztunek astegunekin. Ikus blog honetan bertan argitaratutako Okerrak: *astelehenan, *asteazkenan… sarrera.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude