“cm” ala “cm.” idatzi behar da?

Zenbaiten ustez, neurri-unitateak adierazteko, puntua idatzi behar da ikurraren ondoren; adibidez: *cm., *kg., *l., m./s. eta abar. Uste okerra da hori: ez dira laburdurak, nazioartean komunitate zientifikoak adostutako sinbolo edo ikurrak baizik. Beraz, punturik gabe idatzi behar dira: cm, kg, l, m/s eta abar.

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera hau: Zentimetro, zentilitro, zentigramo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.