Desberdinak: bat ere / batere

Itxura batera antzekoak badira ere, ezberdinak dira ortografiari zein erabilerari dagokienez.

     Bi item hauek baliatuta, bi formen arteko aldea antzematen saiatuko gara.

[gravityform id=”2″ name=”batere/bat ere”]

 

Zalantzarik baduzu, jarrai ezazu mezua irakurtzen.

Hauek dira galdetegiaren erantzunak:

1.: Agintari hari ez genion inolako maitasunik.

-2.: Ez genuen bat ere maite.

Hona hemen azalpen txiki bat, afera argitze aldera:

  • bat ere. Bat zenbatzailea dago azpian: kazetari bat ere etorri zen, ez zen kazetari bat ere etorri.
  • batere:

a) Ezezko testuinguruetan, partitiboan doan izenaren ondoan: ez dit batere graziarik egin, ez dugu dudarik batere.

b) Izenondo, adberbio edo aditzari laguntzen: ez dira batere atseginak, ez zara batere ongi portatu, ez ditut batere ezagutzen.

 

Azkenik, ikus Hiztegi Batuan datorren sarrera: batere adlag.: ez zidan batere pozik eman; ez da batere egokia.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude