Okerra: *aintzin

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator:

aintzin* e. aitzin

Beraz, aitzin erabili behar da “aurre” adierazi nahi dugunean, eta ez *aintzin.

Okerrak dira tankera honetakoak:

  • *Liburu honen aintzinsolasak merezi du benetan irakurtzea.
  • *Oinetakoak garbitu zituen, etxera sartu aintzin.
  • *Laurak aintzin etorri ezean, ez duzu tokirik izanen.

Euskara batuan honela behar dute zuzenak izateko:

  • Liburu honen aitzinsolasak merezi du benetan irakurtzea.
  • Oinetakoak garbitu zituen, etxera sartu aitzin.
  • Laurak aitzin etorri ezean, ez duzu tokirik izanen.

Ikus, besteak beste, Hiztegi Batuan datozen beste sarrera hauek:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude