Okerra: *2.019an gaude / Zuzena: 2019an gaude

Urteak zenbakiz idazten ditugunean, digituen artean ez dugu punturik jarri behar. Hortaz, okerrak dira *2.019an gaude bezalakoak.  2019an gaude da idazkera zuzena.

Okerrak dira, adibidez, Interneten topatu ditudan beste hauek ere:

a) *2.013an irakurriak.

b) *2.005eko uztailaren 7an zendu zen.

c) *1.968an euskara batua sortu zen Arantzazun.

Hauek dira zuzenak:

a) 2013an irakurriak.

b) 2005eko uztailaren 7an zendu zen.

c) 1968an euskara batua sortu zen Arantzazun.

Urtearen gaiari lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste bi sarrera hauek:

a) Desberdinak: 2000 urtean / 2000. urtean

b) Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…

2 thoughts on “Okerra: *2.019an gaude / Zuzena: 2019an gaude

  1. Bittor Hidalgo - Donostia

    Iruzkin orokor bat azken aldian TXIOKETA jarraituz EIBZn-edo agertzen direndelako ‘HIZKUNTZA AKATSAK’ saileko terminologiaren inguruan.

    Aipatzen diren ‘akatsetako’ asko, ez direlako ‘OKERRAK’, baizik gehioenera ere ‘EZ BATUAK’ edo BATURAKO AUKERATU EZ DIRENAK.

    Eta uste det ‘ñabardura’ horiek garrantzizkoak behar dutela gure artean.

    Uste det

    Bittor

    Erantzuna
    1. Miren Basurto Bidalketaren egilea

      Arrazoi duzu, Bittor. Eskerrik asko.

      Ongi dago horrelako ñabardurez ohartaraztea. Guk geuk, alde horretatik, ez dugu sarreretan bereizkuntzarik egin, euskara baturako direlako blog honen bidez eman eta zabaldu nahi ditugun aholku eta zuzenketak. Agian jakintzat eman dugu euskara baturako ari garela, eta, beharbada, kanpotik ikusita, ez da horren begi-bistakoa.

      Zure mezuari esker argiago geldituko delakoan, berriz ere esker mila.

      Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude