OKERRAK: *etorri asmoz, *sustatu asmoz…

Euskaltzaindiaren 41. arauan, Egiteko asmoz araututakoari jarraituta, *etorri asmoz, *sustatu asmoz, *eztabaidatu asmoz… bezalakoak ez dira zuzenak euskara batuan. Horien ordez, beste hauek dira zuzenak: etortzeko asmoz, sustatzeko asmoz, eztabaidatzeko asmoz…

Hona hemen Interneten topaturiko adibide batzuk:

  • *Posta erraztu asmoz eginiko softwarea da hau.
  • *Burdin zaborrak birziklatu asmoz dabiltza Bilbon.
  • *Indar kolektiboak birrindu asmoz

Beste modu honetan beharko lukete euskara batuan:

  • Posta errazteko asmoz eginiko softwarea da hau.
  • Burdin zaborrak birziklatzeko asmoz dabiltza Bilbon.
  • Indar kolektiboak birrintzeko asmoz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.