Okerrak: *otsailaren 20ean, *otsailaren 20etik, *otsailaren 20era, *otsailaren 20eko

Zenbait hiztunek, 20 zenbakia deklinatzean, sarrera honen izenburuan idatzitako akatsen tankerakoak egiten dituzte.

Okerrak: *otsailaren 20ean, *otsailaren 20etik, *otsailaren 20era, *otsailaren 20eko…

Zuzenak: otsailaren 20an, otsailaren 20tik, otsailaren 20ra, otsailaren 20ko...

Hona hemen Interneten topatutako adibide batzuk:

a) *Haur eta Gazteria sailak hitzaldia eskainiko du otsailaren 20ean.

b) *Hiru urtekoen aurrematrikulazioa otsailaren 20etik 26ra eginen da.

c) *Informatika ikastaroak: urtarrilaren 7tik martxoaren 20era.

d) *Ekainaren 20eko bilkuran eztabaidatu zuten.

Euskara batuan, zuzenak izateko, modu honetan idatzi behar dira:

a) Haur eta Gazteria sailak hitzaldia eskainiko du otsailaren 20an.

b) Hiru urtekoen aurrematrikulazioa otsailaren 20tik 26ra eginen da.

c) Informatika ikastaroak: urtarrilaren 7tik martxoaren 20ra.

d) Ekainaren 20ko bilkuran eztabaidatu zuten.

“Hogei” diptongoz bukatzen denez, zenbaitek uste dute bukaera hori kontsonantearen parekoa dela deklinatzeko garaian. Ez da hala; diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein hitz bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiak 29. arauan: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude