Okerra: *ebaluaketa / Zuzena: ebaluazio

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan sarrera hau dator:

ebaluaketa* e. ebaluazio

Hortaz, euskara batuan ari garela ebaluazio erabiliko dugu eta ez ebaluaketa.

Honatx Interneten topatutako zenbait adibide oker:

  • *Gutxienez hiru ebaluaketa saio burutuko dira.
  • *Ebaluaketa irizpideak.
  • *Karrera amaierako proiektuaren ebaluaketa.

Honela behar zuten, zuzenak izateko:

  • Gutxienez hiru ebaluazio saio egingo dira.
  • Ebaluazio irizpideak.
  • Karrera amaierako proiektuaren ebaluazioa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude