Okerrak: *ekainaren 6ean, *ekainaren 6eko, *ekainaren 6etik, *ekainaren 6era…

Zuzenak: ekainaren 6an, ekainaren 6ko, ekainaren 6tik, ekainaren 6ra…

Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:

  • *1877ko ekainaren 6ean jaio zen Duguen Eguileor, bizkaitar opera abeslaria.
  • *2008ko ekainaren 6eko mintzaldia.
  • *Ekainaren 6etik irailaren 25era, asteartero bi bisita gidatu.
  • *Lehen lan egonaldia ekainaren 3tik 6era izanen da.

Euskara batuan honela behar lukete zuzenak izateko:

  • 1877ko ekainaren 6an jaio zen Duguen Eguileor, bizkaitar opera abeslaria.
  • 2008ko ekainaren 6ko mintzaldia.
  • Ekainaren 6tik irailaren 25era, asteartero bi bisita gidatu.
  • Lehen lan egonaldia ekainaren 3tik 6ra izanen da.

Sei” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 6 (sei).

Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste bi sarrera hauek ere:

a) Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…

b) Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.