Desberdinak: “bikote” eta “bikotekide”

Hiztun askok bikote hitza erabiltzen dute bikotekide edo bikote-lagun hitzen adierarekin. Okerra da erabilera hori. Bikote hitzaren esanahia parea da, eta bikotekide eta bikote-lagunĀ  hitzena, berriz, pare bateko kideetako bat.

Honatx Interneten topaturiko oker batzuk:

  • *Nire bikotea psikologoa zen.
  • *Aspaldi hil zen zure bikotea eta bakarrik bizi zara.
  • *Bera zein bere bikotea euskaldunak dira.

Zuzenak izateko, honela behar zuten:

  • Nire bikotekidea/bikote-laguna psikologoa zen.
  • Aspaldi hil zen zure bikotekidea/bikote-laguna eta bakarrik bizi zara.
  • Bera zein bere bikotekidea/bikote-laguna euskaldunak dira.

Gaztelaniazko pareja hitzaren eraginez gertatzen da akats hau. Pareja hitzak bi adiera ditu: euskarazko bikote zein bikotekide (edo bikote-lagun) hitzena, hain zuzen ere. Hortik dator errakuntza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.