Hileko artxiboak: azaroa 2014

Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako

Okerrak: *Iruñeako, *Iruñeatik, *Iruñeara, *Iruñearantz, *Iruñearako.

Zuzenak: Iruñeko, Iruñetik, Iruñera, Iruñerantz, Iruñerako.

Honatx Internet sarean aurkitutako oker batzuk:

  • *Kazetariak egunero Iruñeako kaleetako giroaren berri eman digu.
  • *Esku hutsik bueltatu dira Iruñeatik.
  • * Larunbatean, ikasleok Iruñeara!
  • *Autoan sartu eta Iruñearantz abiatu ginen.
  • *Iruñearako autobusa 08:30ean abiatuko da.

Beste modu honetan behar zuten zuzenak izateko:

  • Kazetariak egunero Iruñeko kaleetako giroaren berri eman digu.
  • Esku hutsik bueltatu dira Iruñetik.
  • Larunbatean, ikasleok Iruñera!
  • Autoan sartu eta Iruñerantz abiatu ginen.
  • Iruñerako autobusa 08:30ean abiatuko da.

Jarraitu irakurtzen

Desberdinak: “gutxieneko” eta “gutxiengo”

Itxuraz antzekoak izan arren, esanahi ezberdina dute  gutxiengo eta gutxieneko hitzek. Hiztun batzuek, ordea, “gutxiengo” bakarrik erabiltzen dute bi esanahietarako.

Gutxiengo hitzak zerbaiten azpimultzo txikia adierazten du, gaztelaniazko ´minoria` hitzaren ordaina da. Gutxieneko hitzak, berriz, kopuru edo neurri txikiena duena adierazten du, gaztelaniazko ´minimo`hitzaren euskal ordaina da.

Honatx, zer sarrera datozen Euskaltzaindiaren Hiztegian:

  • gutxieneko 1 izlag. Gutxieneko ahalegintxo bat bederen. Bi urte markatu beharko genituzke gutxieneko kontuan: 1848  eta 1870.

2 Adlag. Gutxienez.

  • gutxiengo iz. Gehiengoa osatzen ez duen taldea edo alderdia. Gutxiengoen ordezkaritza. Gutxiengoaren iritzia. Biztanleriaren gutxiengo txiki bat.

 Hortaz, okerrak dira Internet sarean topatutako hauek:

a) *Kontseiluak 10eko eskalan 7a jotzen du gutxiengo notatzat.

b) *Gutxiengo hitz kopuru bat eskatzen da.

c) *Ez dute gutxiengo adostasuna lortu.

d) *Lehen Mailan urteko gutxiengo soldata 120.000 eurokoa da.

Beste modu honetan behar zuten:

a) Kontseiluak 10eko eskalan 7a jotzen du gutxieneko notatzat.

b) Gutxieneko hitz kopuru bat eskatzen da.

c) Ez dute gutxieneko adostasuna lortu.

d) Lehen Mailan urteko gutxieneko soldata 120.000 eurokoa da.

Jarraitu irakurtzen