Idazkera okerrak: *Nafar, *Iruindar, *Gipuzkoar, *Donostiar, *Bizkaitar, *Bilbotar, *Arabar, *Gasteiztar…

Idazkera zuzenak: nafar, iruindar, gipuzkoar, donostiar, bizkaitar, bilbotar, arabar, gasteiztar, lapurtar, baionar, zuberotar, mauletar, frantziar, espainiar, alemaniar, marokoar, argentinar…

Herritar izenak minuskulaz idatzi ohi dira, eta ez maiuskulaz. Ikus zer datorren EIMAk argitaratutako Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburuxkan, 75. orrialdean:

3. Ez dira letra larriz idazten jentilizioen izenak eta pertsona-izenetatik eratorritako izen eta izenondoak. Adibideak: fordista, italiarra, txinatarra, donostiarra, durangarra, turkiarra,
frantses/frantziar, espainol/espainiar…
aristotelismoa, darwinismoa, leninismoa, taylorismoa… karlista, marxista, orangista, kalbinista…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude