Desberdinak: “zazpi ikaslerentzat” eta “zazpi ikasleentzat”

Auzi hau argitzen hasteko, lehenik eta behin, egin ezazu ariketatxo hau

Oso desberdinak dira, ezta? Argi dago ezinbestekoa dela zenbakien ondoren datorren hitza ongi deklinatzea; besteak beste, hala egin ezean, beste zerbait esaten ari garelako.

Desberdinak:

  • Bost auzotan / Bost auzoetan
  • Lau gazteri / Lau gazteei
  • Bi mila eta bostehun euro / Bi mila eta bostehun euroak
  • Hamar azterketatan / Hamar azterketetan
  • Zazpi emakumek / Zazpi emakumeek
  • Bi pertsonarendako bazkaria / Bi pertsonendako bazkaria

Nolanahi ere, zenbaitetan —hitza kontsonantez bukatzen denean— forma berak balio du mugagaberako zein pluralerako. Horrelakoetan testuinguruak esango digu zein den egiazko adiera:

  • Bi lagunendako bidaia
  • Hiru gizonek
  • Ehunka auzotarrekin
  • Hamar haurren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude