Okerrak: *batetan, *batetako, *batetatik, *batetarantz, *batetaraino…

Okerrak: *batetan, *batetako, *batetatik, *batetarantz, *batetaraino…

Zuzenak: batean, bateko, batetik, baterantz, bateraino…

Euskaltzaindiaren 12. arauari —Bat eta batzuk-en deklinabidea— jarraituta, euskara batuan testuinguru bakar batean ere ez dira zuzenak izenburuko forma horiek.

Hona hemen Interneten topatutako akats batzuk:

  • *Euskaltzaleok ghetto batetan nahi gaituzte.
  • *Udalak bilera batetara deitu ditu Arrobitxuloko bizilagunak.
  • *Txalupa batetatik donostiarrei ateratako zuri beltzeko 54 argazki bildu dituzte erakusketa honetan.
  • *Hiri handi batetako etorbiderik jendetsuenean gaude.

Esaldi hauek honela behar dute euskara batuan:

 

  • Euskaltzaleok ghetto batean nahi gaituzte.
  • Udalak bilera batera deitu ditu Arrobitxuloko bizilagunak.
  • Txalupa batetik donostiarrei ateratako zuri-beltzeko 54 argazki bildu dituzte erakusketa honetan.
  • Hiri handi bateko etorbiderik jendetsuenean gaude.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude