Hileko artxiboak: otsaila 2017

Okerrak: *Gogoak ditut, *Gogoak badaude, *Gogoak badituzue, *Gogoekin nago…

Gaztelaniaren eraginez-edo, hiztun askok gogo hitza pluralean erabiltzeko joera dute. Gaztelaniaz, gehienetan ganas erabili ohi denez —pluralean, alegia—, hiztun horiek euskaraz ere plurala baliatzen dute singularra erabili beharrean.

Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:

  • *A ze gogoak eszenatokira igotzeko!
  • *Gogoak badaude, dena da posible.
  • *Gauzen zergatiaz galdetzen hasten da, bere ingurunea hobeto ezagutzeko gogoekin.
  • *Sokatiran segitzeko gogoekin itzuli naiz Irlandatik.

Modu honetan behar dute:

  • A ze gogoa eszenatokira igotzeko!
  • Gogoa badago, dena da posible (= Gogorik badago, dena da posible).
  • Gauzen zergatiaz galdetzen hasten da, bere ingurunea hobeto ezagutzeko gogoz.
  • Sokatiran segitzeko gogoz itzuli naiz Irlandatik.

OHARRA. Beste kontu bat da gogoak eman esapidea. Adibidez: Gogoak ematen badit egingo dut, bestela ez / Gogoak ematen diona egiten ohituta dago / Ezin duzu beti gogoak ematen dizuna egin!

Desberdinak: “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” eta “Meloien erdiak usteltzen hasi dira”

Izenburuko bi esaldi horien arteko aldeaz jabetzeko, bi irudi hauek baliatuko ditugu.

a)

 

b)

 

 

Fruta-denda batean gaude eta, besteak beste, meloiak ditugu salgai. Bi eratara saltzen ditugu meloiak: osorik edo erdiak. Konturatu gara usteltzen hasi direla.

1. Zein irudi dagokio “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?

a) irudia

b) irudia

 

2. Zein irudi dagokio “Meloien erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?

a) irudia

b) irudia

Zalantzarik baduzu, segi ezazu mezu hau irakurtzen.

 

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *batzu, *batzuri, *batzurekin, *batzutan…

Euskara baturako okerrak dira izenburuko forma horiek zein beste batzuk.

Okerrak: *batzu, *batzuri, *batzuren, *batzurekin, *batzurengana, *batzurengandik, *batzurenganaino, *batzutan, *batzutako, *batzutatik…

Ondoko hauek dira horien ordain zuzenak:

Zuzenak: batzuk, batzuei, batzuen, batzuekin, batzuengana, batzuengandik, batzuenganaino, batzuetan, batzuetako, batzuetatik…

Jarraitu irakurtzen