Desberdinak: “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” eta “Meloien erdiak usteltzen hasi dira”

Izenburuko bi esaldi horien arteko aldeaz jabetzeko, bi irudi hauek baliatuko ditugu.

a)

 

b)

 

 

Fruta-denda batean gaude eta, besteak beste, meloiak ditugu salgai. Bi eratara saltzen ditugu meloiak: osorik edo erdiak. Konturatu gara usteltzen hasi direla.

1. Zein irudi dagokio “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?

a) irudia

b) irudia

 

2. Zein irudi dagokio “Meloien erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?

a) irudia

b) irudia

Zalantzarik baduzu, segi ezazu mezu hau irakurtzen.

 

Erantzunak: 1. b eta 2. a

Konturatu behar dugu esanahi ezberdina dutela ondoko hauek: puntu erdiak / puntuen erdiak, pastel erdiak / pastelen erdiak, sagar erdiak / sagarren erdiak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude