Okerrak: *besotik heldu du, *lepotik heldu zaitu, *eskutik heldu ninduen…

Zuzenak: besotik heldu dio, lepotik heldu dizu, eskutik heldu zidan…

Testuinguru hauetan, hots, ´oratu, eutsi` esanahia duenean, heldu aditzak nor-nori-nork motako erregimena eskatzen du. Zenbait hiztun nahasi egiten dira eta nor-nork motako adiztzat hartzen dute heldu adiera honetan. Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegian datorren sarreran zer dioten 8. adieran:

heldu

8 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. oratu; eutsi. Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta. || Irud. Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu.

2 thoughts on “Okerrak: *besotik heldu du, *lepotik heldu zaitu, *eskutik heldu ninduen…

  1. Andoni Basarrate

    Egun on!

    Zein da zuzena? “Eskutik heldu dizut” edo “eskutik heldu zaitut”?

    Milesker!!

    Andoni

    Erantzuna
    1. Miren Basurto Bidalketaren egilea

      Kaixo, Andoni:

      “Eskutik heldu dizut” da zuzena.

      Euskaltzaindiaren Hiztegira jotzen baduzu, “heldu” aditzari dagokion sarreran 8. adieran akademiak hauxe diola ikusiko duzu:

      8 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. oratu; eutsi. Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta. || Irud. Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu.
      Hortaz, ez dago zalantzarik: adiera horretan “dio” motako adizki laguntzaileak hartzen ditu “heldu” aditzak.

      Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude