Okerrak: “*Kolonbian finkatu ginen”, “*Picasso Parisen finkatu zen”, “*Beiruten finkatu nintzen”…

Okerrak: “*Kolonbian finkatu ginen“, “*Picasso Parisen finkatu zen“, “*Beiruten finkatu nintzen“…

Zuzenak: “Kolonbian kokatu ginen“, “Picasso Parisen kokatu zen“, “Beiruten kokatu nintzen“…

Euskaltzaindiaren Hiztegian kokatu hitza kontsultatuta, hauxe dator:

 

Errepara diezaiogun sarreraren amaieran datorren oharrari:

[Oharra: pertsonak, lekuz aldatzean, kokatu egiten dira bizileku berrian, eta ez finkatu].

 

Ohar horren arabera, okerrak dira Interneten topaturiko esaldiok:

  • *Lehenik, Argentinara joan ginen, gero Brasilera eta, azkenik, Kolonbian finkatu ginen.
  • *Picasso, Bartzelonan eta Madrilen ikasia, Parisen finkatu zen 1904an.
  • *Al Jazeera katearentzat musika arabiarrari buruzko dokumental sorta bat egiten ari nintzen garaian Beiruten finkatu nintzen.

Zuzenak izateko, honela beharko lukete:

  • Lehenik, Argentinara joan ginen, gero Brasilera eta, azkenik, Kolonbian kokatu ginen.
  • Picasso, Bartzelonan eta Madrilen ikasia, Parisen kokatu zen 1904an.
  • Al Jazeera katearentzat musika arabiarrari buruzko dokumental sorta bat egiten ari nintzen garaian Beiruten kokatu nintzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude