Okerrak: *orden horretan, *orden berean

Okerrak: *orden horretan, *orden berean

Zuzenak: ordena horretan, ordena berean

Ordena da hitza, eta ez *orden, hau da, -a itsatsia du. Honatx Euskaltzaindiaren Hiztegian datorren sarrera:

ordena

1 iz. Arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera. Munduan ageri den ordena. Munduko ordenak Jainkoa du bere iturburua. Arimako giro bereziak agertzen dituen lan batean, gauzak ez daude halako logika edo ordena zorrotz batekin kateatuak. Ordena argia azaltzen du liburuan barrena. Liburutegia ordenan atxiki. || Gizarte ordena.

2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Alfabeto ordenan jarri. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.

Hona hemen, Internet sarean topaturiko pare bat akats:

a) *Hitzorduak orden horretan garatuko dira, bata bestearen segidan

b) * Lasterketa kronometratuan ere hiru gaztetxo horiek izan dira azkarrenak, orden berean

Zuzenak izateko, beste era honetan behar dute:

a) Hitzorduak ordena horretan garatuko dira, bata bestearen segidan

b) Lasterketa kronometratuan ere hiru gaztetxo horiek izan dira azkarrenak, orden berean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude