Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25anā€¦

Zuzenak: 70eko; 21era; 30etik; 4,25ean…

Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia.

Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:

*70ko hamarkada: etenari buruzko ohar batzuk eta bertsolaritza-fikzio apur bat

* Museoen eguna ospatuko dugu maiatzaren 18tik 21ra

*Baluarteko Jatetxeak oporrak hartuko ditu martxoaren 30tik apirilaren 8ra

* EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa %4,25an mantentzea erabaki du

Honela behar dute zuzenak izateko:

70eko hamarkada: etenari buruzko ohar batzuk eta bertsolaritza-fikzio apur bat

Museoen eguna ospatuko dugu maiatzaren 18tik 21era

Baluarteko Jatetxeak oporrak hartuko ditu martxoaren 30etik apirilaren 8ra

*EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa %4,25ean mantentzea erabaki du

Gai honi lotuta, blog honetan bertan argitaratutako beste sarrera hau ere interesa dakizuke: Okerrak: *irailaren 1an, 5an, 10an, 15an, 21an, 25an, 30an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude