Kategoriaren artxiboa: Ezberdinak

Itxura batera antzekoak diren arren, ezberdinak dira.

Okerra: *berataz

Okerra: *berataz

Zuzena: beraz

Euskara batuan testuinguru bakar batean ez da zuzena izango *berataz forma.

Hona hemen Internet sarean topaturiko akats batzuk:

*Bi urte itxaron beharko dira berriro gai berataz galdetzeko.

*Ez du ulertzen zergatik ari diren berataz gaizki esaka.

*Zer dakigu berataz

*Orain arte ez dira berataz gogoratu.

Honela beharko lukete:

-Bi urte itxaron beharko dira berriro gai beraz galdetzeko.

-Ez du ulertzen zergatik ari diren beraz gaizki esaka.

-Zer dakigu beraz

-Orain arte ez dira beraz gogoratu.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *hontaz, *hontan, *hontara, *hontatik, *hontako…

Okerrak: hontaz, hontan, hontara, hontatik, hontako, hontaraino, hontarantz, hontarako, hortan, hortara, hortatik, hortako, hortaraino, hortarantz, hortarako

Zuzenak: honetaz, honetan, honetara, honetatik, honetako, honetaraino, honetarantz, honetarako, horretan, horretara, horretatik, horretako, horretaraino, horretarantz, horretarako

Euskara baturako desegokiak dira gorriz eman ditugun aldaerak eta, horien ordez, berdez jarri ditugunak erabili behar dira.

Honatx Internet sarean topatutako akats batzuk:

-*«Eremu berri hortan, 80 lanpostu sortuko ditugu».

-*Ostiral hontatik aurrera salgai egongo dira.

-*Entzuna dut batzuek gisa hortako klub bat sortu nahi luketela.

Euskara batuan honela behar dute:

-«Eremu berri horretan, 80 lanpostu sortuko ditugu».

-*Ostiral honetatik aurrera salgai egongo dira.

-*Entzuna dut batzuek gisa horretako klub bat sortu nahi luketela.

Jarraitu irakurtzen

“askoetan”, “askoekin”, “askoek”… zuzenak dira?

Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen dira Internet saretik jaso ditugun hauen tankerakoak:

*Bilbon, leku askoetan bezala, kaleetan egon gara indarkeria matxista salatzeko.

* Esaten dituzun gauza askoekin ados nago.

* “Falta dena!”, esango dute askoek.

*Askoentzat uda garaia liburu bat edo beste lasai irakurtzeko unea izan ohi da.

* Okerrena da mezu hori euskal herritar askoengana ere iristen dela.

Jarraitu irakurtzen

Desberdinak: “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” eta “Meloien erdiak usteltzen hasi dira”

Izenburuko bi esaldi horien arteko aldeaz jabetzeko, bi irudi hauek baliatuko ditugu.

a)

 

b)

 

 

Fruta-denda batean gaude eta, besteak beste, meloiak ditugu salgai. Bi eratara saltzen ditugu meloiak: osorik edo erdiak. Konturatu gara usteltzen hasi direla.

1. Zein irudi dagokio “Meloi erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?

a) irudia

b) irudia

 

2. Zein irudi dagokio “Meloien erdiak usteltzen hasi dira” esaldiari?

a) irudia

b) irudia

Zalantzarik baduzu, segi ezazu mezu hau irakurtzen.

 

Jarraitu irakurtzen