Kategoriaren artxiboa: Okerrak

ZUZENAK: argitzeko ASMOZ/ASMOAREKIN/ASMOTAN/ASMOAN

Euskaltzaindiak ontzat eman ditu euskara baturako honako hauek guztiak:

-Zalantza argitzeko ASMOZ, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo dugu.

-Zalantza argitzeko ASMOAREKIN, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo dugu.

-Zalantza argitzeko ASMOTAN, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo dugu.

-Zalantza argitzeko ASMOAN, Euskaltzaindiaren Hiztegira jo dugu.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: “aurrerapausu” eta “aurrera pausu”

Euskara batuan okerrak dira aurrerapausu eta aurrera pausu idazkerak. Euskaltzaindiaren Hiztegian aurrerapauso ematen da ontzat.

aurrerapauso

iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako hamaika arrazoi…

Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako arrazoiak, *asanblada orokorrarako deialdia…

Zuzenak: greba orokorrerako deia, greba orokorrerako arrazoiak, asanblada orokorrerako deialdia…

Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait oker:

*Greba Orokorrarako deiak Gizpuzkoa osoa gelditu zuen

*Greba orokorrarako hamaika arrazoi ditugu

*Gaztetxeak asanblada orokorrarako deialdia zabaldu du

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Zuzenak: 70eko; 21era; 30etik; 4,25ean…

Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia.

Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:

*70ko hamarkada: etenari buruzko ohar batzuk eta bertsolaritza-fikzio apur bat

* Museoen eguna ospatuko dugu maiatzaren 18tik 21ra

*Baluarteko Jatetxeak oporrak hartuko ditu martxoaren 30tik apirilaren 8ra

* EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa %4,25an mantentzea erabaki du

Jarraitu irakurtzen

baino ≠ baina

Nahiz eta hiztun askok bata bestearen ordez berdintsu erabili biak, baino eta baina —batez ere ahozkoan—, ez dira inondik ere trukagarriak. Esanahi ezberdinak dituzte; hortaz, testuinguru ezberdinetarako dira.

Euskaltzaindiaren Hiztegian datorrenaren arabera, baina juntagailuak aurkaritza adierazten du; baino, berriz, konparaziozko esaldietarako da.

Ikus zer dioten Euskara Batuaren Eskuliburuan auzi honetaz: bainanbaina ≠ baino (bainon)