Egilearen artxiboa: Miren Basurto

Okerrak: “aurrerapausu” eta “aurrera pausu”

Euskara batuan okerrak dira aurrerapausu eta aurrera pausu idazkerak. Euskaltzaindiaren Hiztegian aurrerapauso ematen da ontzat.

aurrerapauso

iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz.

Jarraitu irakurtzen

Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako hamaika arrazoi…

Okerrak: *greba orokorrarako deia, *greba orokorrarako arrazoiak, *asanblada orokorrarako deialdia…

Zuzenak: greba orokorrerako deia, greba orokorrerako arrazoiak, asanblada orokorrerako deialdia…

Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait oker:

*Greba Orokorrarako deiak Gizpuzkoa osoa gelditu zuen

*Greba orokorrarako hamaika arrazoi ditugu

*Gaztetxeak asanblada orokorrarako deialdia zabaldu du

Jarraitu irakurtzen

Itzultzailea.eus

Itzulpen-teknologia aurreratuenak erabiliz, Elhuyarrek gizartearen esku jarri du bere itzultzaile automatikoa, adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua. Itzultzailea.eus izena du.

Eta sei hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.

Bi eratara erabil daiteke:

-Ordenagailuan, webgunearen bidez

-Mugikorrean, app-a deskargatuta

Informazio gehiago nahi izanez gero, honatx esteka: https://itzultzailea.eus/eu/hasiera

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Okerrak: *70ko; 21ra; 30tik; 4,25an…

Zuzenak: 70eko; 21era; 30etik; 4,25ean…

Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia.

Hona hemen Internet sarean topatutako akats batzuk:

*70ko hamarkada: etenari buruzko ohar batzuk eta bertsolaritza-fikzio apur bat

* Museoen eguna ospatuko dugu maiatzaren 18tik 21ra

*Baluarteko Jatetxeak oporrak hartuko ditu martxoaren 30tik apirilaren 8ra

* EBZ Europako Banku Zentralak interes tasa %4,25an mantentzea erabaki du

Jarraitu irakurtzen

“askoetan”, “askoekin”, “askoek”… zuzenak dira?

Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen dira Internet saretik jaso ditugun hauen tankerakoak:

*Bilbon, leku askoetan bezala, kaleetan egon gara indarkeria matxista salatzeko.

* Esaten dituzun gauza askoekin ados nago.

* “Falta dena!”, esango dute askoek.

*Askoentzat uda garaia liburu bat edo beste lasai irakurtzeko unea izan ohi da.

* Okerrena da mezu hori euskal herritar askoengana ere iristen dela.

Jarraitu irakurtzen