Etiketa honen artxiboa: puntuazioa

Euskaraz, hasierako agurraren ostean bi puntu

Gutunak, mezuak, oharrak… euskaraz idaztean:
  • Hasierako agurraren ondoren, bi puntu paratzen dira eta ez koma (ingelesez egin ohi den legez). Adibidez: “Kaixo, lagunak:”, “Agirre jauna/andrea:”, “Jaun hori:”, “Guraso horiek:”, “Alkate anderea:”, “Jaun-andre agurgarriok:”…
  • Bi puntuak jarri ondoren, argiena eta ohikoena da hurrengo lerroan jarraitzea idazten.

Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel?

Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira:

  • Zer moduz Mikel?
  • Zer moduz, Mikel?

   Ikus dezagun bien arteko aldea hiru item hauen bidez:

1. Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia?
a) Zure lagun Mikeli, gutunaren hasieran.
b) Beste lagun bati, Mikelez galdetzeko.

 

2. Noiz idatziko zenuke “Zer moduz, Mikel?” esaldia?
a) Mikeli gutuna idaztean, hasierako agur moduan.
b) Mikel ez den beste bati, Mikeli buruz galdetu nahi diozunean.

 

3. Mikeli mezu bat idaztean, zein erabiliko zenuke?
a) Zer moduz Mikel?
   b) Zer moduz, Mikel?

Erantzunak argi ez badituzu, jarrai ezazu posta irakurtzen.

Jarraitu irakurtzen