Azalpena
Zerbait lortzeko asmotan, baina benetan sentitu gabe, norbaitek beste norbaiti lausenguak esaten hastea edo ibiltzea da.
Pawel Kuczynski
Beste hizkuntza batzuetan
gazt. Hacer la pelota.
fr. Fayoter.
en. Suck up to.
Testuinguruan
⇒ Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 262. or., 2000).
-Tira, Dabid, ez hasi zurikeriatan.
⇒ Bestela, pastela, Goenkale, 2001.
EUSEBIO.- Benetan ari naiz, Margari. Ez naiz zurikeriatan ari...
⇒ Odol-ituna, Goenkale, 2004
ANDONI.- (deseroso) Koiperik ez, arren, Agustin… Urte gehiegi daramatzagu elkarrekin lanean orain zurikeriatan hasteko…
Iturriak
Elhuyar hiztegia, Hiztegi Batua, Wordreference, Ereduzko Prosa Gaur (EPG), Egungo Testuen Corpusa (ETC).