Erositako prezioan saldu

Azalpena

Zalantzazkoa den zerbait jakin eta horixe bera beste bati kontatzen diogunean erabiltzen dugu.

Baliokidea:              Erosi bezala saldu

Pixabay.com

Testuinguruan

=>  Iturbe, Arantxa, Ai ama, Alberdania, 1999.  Ereduzko Prosa Gaur Egun

Eta askok –erositako prezio berean ari naiz albistea saltzen– etxera itzultzea erabaki dute, beren lanbidea utzita.

=> Anaut, Dabid, “Erositako prezioan”, Argia (2012-02-12)

Izan ere, maiz gertatzen zaigu ideia indartsu baten aldeko izatea, eta, haren defentsa egitea egokitzen zaigunean, nondik jo ez dakigula gelditzea. Erositako prezioan saltzen ditugu sarritan ideiak, eta modu akritiko eta azaleko samarrean jaso duguna era berean saltzen dugu. “Erosleak” zorrotz eta estu hartzen gaituenean, ordea, orduan komeriak.

=> Goenkale, Elkarrentzat eginak, 1020 atala,  Sek.: 4.  Goenkale Corpusa

JOSEMARI – Ertzainak Nestorren harategian izan dituk. Ertzantzaren bi auto ikusi ditiat dendaren aurrean.

IMANOL – Nestorren harategian? Ez duk egia izango!

JOSEMARI – Nestor atxilotuta eraman dutela ere entzun diat. Erositako prezioan saltzen diat, baina badakik: horrelakoetan, hobe zuhur.

IMANOL – Hobe zuhur, bai. Nestor ez duk inoren bizitza arriskuan jartzeko gauza.

JOSEMARI – Niri ere sinesgaitza egiten zaidak. Denbora gutxian fama handia hartu dik harategi horrek.

Iturriak

Argia, Ereduzko Prosa Gaur Egun, Goenkale Corpusa, Intza proiektua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.