Etiketa honen artxiboa: norbaiten/zerbaiten falta nabaritu

Norbaiten edo zerbaiten mira izan / mira iritzita egon

Azalpena

Hiztegi Batuan:

mira egin 1 ‘harritu’ 2 ‘norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu’.

mira izan. 1 da ad. Ipar. ‘harritzekoa izan’: zer da mira, ardiak otsoari ihes ari badira? 2 du ad. ‘mira egin’: ez zuen kolegioko urteen mira handirik.

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Echar de menos / Echar en falta.
fr. Manquer.
en. To miss.

 Testuingurua

Norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu:

⇒ Oscar Arana Ibabe, 31 eskutik.com, 2012-12-24.

“Haur bat daukat eskolan, Boliviakoa, eta hona ekarri zuen amak handik, engainaturik. Jakingo bazenu zer negarraldi egiten dituen hango bere bizimoduarekin eta lagunekin eta senitartekoekin gogoratuta. Ba omen zeukan Andeetako txirula bat han, eta nik ekarri nion beste txirula bat opari, baina ez zela berarena bezalakoa erantzun zidan. Bere txirularen «mirie eretxite» dago…

Zelan? Nirie eresten deutsela?

Ez, mirie, mirie eretxite dagoela…”.

Iturriak

Hiztegi Batua, Orotarikoa, Elhuyar, Wordreference, 31 eskutik.com.
 
Sophie Gengembre Anderson [Public domain], via Wikimedia Commons

Sophie Gengembre Anderson [Public domain], via Wikimedia Commons