Etiketa honen artxiboa: zurikeriatan

Zurikeriatan hasi / ibili / aritu / jardun

Azalpena

Zerbait lortzeko asmotan, baina benetan sentitu gabe, norbaitek beste norbaiti lausenguak esaten hastea edo ibiltzea da.

Pawel Kuczynski

Pawel Kuczynski

Beste hizkuntza batzuetan

gazt. Hacer la pelota.

fr. Fayoter.

en. Suck up to.

Testuinguruan

⇒ Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 262. or., 2000).

-Tira, Dabid, ez hasi zurikeriatan.

⇒ Bestela, pastela, Goenkale, 2001.

EUSEBIO.- Benetan ari naiz, Margari. Ez naiz zurikeriatan ari...

⇒ Odol-ituna, Goenkale, 2004

ANDONI.- (deseroso) Koiperik ez, arren, Agustin… Urte gehiegi daramatzagu elkarrekin lanean orain zurikeriatan hasteko

Iturriak

Elhuyar hiztegia, Hiztegi Batua, Wordreference, Ereduzko Prosa Gaur (EPG), Egungo Testuen Corpusa (ETC).