Googleatzen

Google

irudia: emezeta.com

Googlek bilaketak egiteko irizpide desberdinak erabiltzen ditu eta horietako bat da zein hizkuntzatan ari garen. Hori izan beharko luke kontuan hartzeko lehenengo puntua eta horiez gain, hona hemen lan hori errazago egiteko trikimailu batzuk (sasi ordezkatu bilatu nahi duzun hitzarekin):

  • Bilatzailearen bertsio desberdinak daude, zein erabiltzen ari gara? Google.com, google.es, euskara, galego…
  • Bilaketarako erabiltzen ari garen hitzak: kontzeptuak, erantzunetan aurkituko duguna
  • Zenbat eta irizpide gehiago jarri, bilaketa zehatzagoa izango da (eta murritzagoa)
  • Euskaraz idatzita dauden testuak bilatzeko hitz magikoak: eta du zen
  • -sasi hitz bat azaltzea nahi ez dugunean
  • “sasi guztien gainetik” esaldi bere horretan aurkitzeko
  • “* guztien gainetik”  izartxoa komodina da
  • ~sasi antzeko hitzaren bilaketa nahi dugunean (teklatua erabili edo ALT +126)
  • 1000..1603 Bi zenbaki horien artean mugatzen du bilaketa
  • sasi filetype:pdf dokumentu motak bilatu
  • sasi site:berria.info Toki zehatz batean bilatzeko
  • intitle / inurl / intext
  • cache: / linked: / related:
  • define:sasi
  • weather:iruñea
  • kalkulagailua
  • bilaketa espezializatuak: maps, schoolar, irudiak

Bisitatzeko gune batzuk:

Erreferentziak:

Josh Catone: Get more out of Google (Infografia interesgarria)

Maite Goñi: Bilaketak egiteko gaitasuna lantzeko ikastaroa

Batzuen artean: 21 Interesting Ways and tips to use Google Search in the Classroom

6 comments

Skip to comment form

    • Raul on 2013/01/21 at 18:37
    • Reply

    Kaixo; Nik ez dut estrategia berezirik erabiltzen bilaketetan. Eman dituzunen artean probatu dut euskaraz agertzeko hiz magikoak erabiltzen, eta dexente ongi funtzionatu du, beraz kontuan izango dut hurrengo baterako. Bestela, filetype: delako hori probatu dut eta hau ere oso ongi dabil. Nahiko erabilgarria iruditzen zait, izan ere, asko mugatuko dizu bilaketa eta horrela askoz denbora gutxiago galduko duzu. Bestela, aipatutako baliabideetatik erabiltzen dudan bakarra komatxoena da.

  1. NIk hitzak eta aditzak sartzen ditut besterik gabe. Inoiz ez deklinatuak edo bestelakoak. Gehienez hiru hitz. Oso interesgarria iruditu zait koloreen araberako filtroarena. Oso erabilgarria argazki istorikoak edo arlo konkretu batekoak direnean.

    • Esther on 2013/01/29 at 13:07
    • Reply

    Kaixo,
    Ez nituen ezagutzen, ezta koloreena ere. Dena (sasi) berria egin zait.

    • NOELIA on 2013/01/30 at 16:55
    • Reply

    Nik ez dut trikimailu berezirk erabiltzen informazio bilatzeko.Normalean, nire irakasgaia dela eta, gaztelaniazko testuak eta ariketak bilatzen ditut; berez ,gaztelaniaz, ahalik eta zehatzena izaten saiatzen naiz. Dena den tresna gehiagoren beharrarekin nago.

    • Iera on 2013/02/19 at 13:54
    • Reply

    Kaixo,
    Nik ere ez dut ezer berezirik egiten edo arreta berezirik jartzen bilaketak egiterako orduan. Hori bai, hitz zehatzak erabiltzen saiatzen naiz esaldien ordez. Hasieran informazioa eskuratzeko baliagarriak iruditzen zaizkidan hitzak sartzen ditut eta ateratako emaitzen arabera bilaketa hori zehazten joaten naiz. Bestalde, askotan google translate erabiltzen dut bilatu nahi dudana ingelesera itzuli eta informazio gehiago eskuratzeko.

    • Josu on 2013/02/27 at 21:27
    • Reply

    Kaixo.
    Trikimailu horietatik batzuk aurretik ezagunak nituen, baina esan beharra daukat ez ditudala askorik erabiltzen, ez baizaizkit oso erabilgarri iruditzen lanerako. Trikimailu onena zehatza izatea dela uste dut, beraz lehenengo 3 puntuekin geratuko nintzateke:
    – Bilatzailearen bertsio desberdinak daude, zein erabiltzen ari gara? Google.com, google.es, euskara, galego…
    – Bilaketarako erabiltzen ari garen hitzak: kontzeptuak, erantzunetan aurkituko duguna
    – Zenbat eta irizpide gehiago jarri, bilaketa zehatzagoa izango da (eta murritzagoa)

    Ah! Ta bilatzailea beti EUSKARAZ!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.