Pantailaren irudia hartu lightshot programa erabilita

Ordenagailuko pantailaren irudia hartu nahi dugunean, biderik errazena da ImpPant tekla sakatzea.

ImpPant tekla eskuinaldean topatuko duzue normalean mahaiko ordenagailuetan, zenbakietatik hurbil. Kontua da honela eginez gero, pantaila osoaren irudia hartuko duzuela, eta gero dokumentu batean itsatsi beharko dugu gorde edo partekatu nahi badugu, irudia editatzeko ere inolako aukerarik izan gabe.

Hori dela eta, pantaila hartzeko sistema hori baztertuko dugu eta bide hobeak hautatu beharko genituzke.

Egun, programa asko dira lan hauek egiteko, eta nabigatzaileetan gehigarriak ere bai, baina guk aspalditik erabiltzen dugun programa gomendatu nahi dizuegu: Lightshot. Zergatik? Arrazoi ugariak dira, besteak beste, doakoa da, erabiltzen erraza, nahi dugun pantailaren  zatia har dezakegu, ondoren editatzeko aukera errazak ditu (testua gehitu, geziak….) eta Interneten ari garenerako nahiz gure ordenagailuko edozein irudi hartzeko balio du. Garai batean blog honetan bertan idatzi genuen tutorial bat honen inguruan, orain, berriz, bideo honetan azaltzen dizuegu instalazio prozesua eta funtzionamendua labur-labur.

Lightshot programa deskargatzeko: http://app.prntscr.com/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.