Sites berria denon eskura

Duela gutxi Sites berriaren argi-ilunak azaldu genituen hemen. Bada, dagoeneko Sites berria denon eskura dago, ez dago mugatuta Hezkuntzako kontuetara, Gmail kontua duen orok erabil dezake plataforma berritua. Sartzeko aski dugu helbide honetara jotzea: https://sites.google.com/new. Gune berri bat sortu nahi badugu, Drive-n bertan topatuko dugu bidea, ohiko Berria botoia sakatuz eta Gehiago atalean Google Sites hautatuta.

sites-berria

Hemendik aurera, guneak Google-ren edozein konturekin parteka ditzakegu, gure domeinukoa izan ala ez. Albiste ona da, inondik ere, ea laster argitzen diren gainerako ilunak!

Nimbus gehigarria

 

nimbus logoa

Nabigatzaileen gehigarrien artean Nimbus praktikoenetakoa da, inondik ere. Aurreko batean, ordenagailuko irudiak hartzeko Lightshot programa gomendatzen bagenuen ere, Nimbus ez da atzean gelditzen: irudiak hartzeaz gain, bideoa egiteko ere balio baitu, honela, oso erraz egin ditzakegu bideo-tutorialak, esaterako, ikasleei azalpenak emateko. Bestalde, irudiak hartu ondoren, oinarrizko edizioak ere egin ditzakegu, testua gehitu, geziak txertatu…

Gehigarria Chromen nahiz Firefoxen instala dezakegu edota programa deskargatu eta ekipoan instalatu. Android mugikorrentzako bertsioa ere badu.

Ondoko bideoan erakusten dugu nola instalatu, zein diren bere ezarpen nagusiak eta nola erabili.  Continue reading

Google inprimakietan fitxategiak igotzeko aukera zabalik

PNTEn iragarri berri dutenaren arabera, dagoeneko irakasleok beste galdera mota bat dugu eskura Google inprimakietan: Kargatu fitxategia.
fitxategia-igo-0 Continue reading

Libre office-ren azken bertsioa eta hobelex instalatu

ZUZEU Gorka Azkarateren eskutik:

Pantailaren irudia hartu lightshot programa erabilita

Ordenagailuko pantailaren irudia hartu nahi dugunean, biderik errazena da ImpPant tekla sakatzea.

ImpPant tekla eskuinaldean topatuko duzue normalean mahaiko ordenagailuetan, zenbakietatik hurbil. Kontua da honela eginez gero, pantaila osoaren irudia hartuko duzuela, eta gero dokumentu batean itsatsi beharko dugu gorde edo partekatu nahi badugu, irudia editatzeko ere inolako aukerarik izan gabe.

Hori dela eta, pantaila hartzeko sistema hori baztertuko dugu eta bide hobeak hautatu beharko genituzke.

Egun, programa asko dira lan hauek egiteko, eta nabigatzaileetan gehigarriak ere bai, baina guk aspalditik erabiltzen dugun programa gomendatu nahi dizuegu: Lightshot. Zergatik? Arrazoi ugariak dira, besteak beste, doakoa da, erabiltzen erraza, nahi dugun pantailaren  zatia har dezakegu, ondoren editatzeko aukera errazak ditu (testua gehitu, geziak….) eta Interneten ari garenerako nahiz gure ordenagailuko edozein irudi hartzeko balio du. Garai batean blog honetan bertan idatzi genuen tutorial bat honen inguruan, orain, berriz, bideo honetan azaltzen dizuegu instalazio prozesua eta funtzionamendua labur-labur.

Lightshot programa deskargatzeko: http://app.prntscr.com/

Google Sites berria

sites-berriawp

Google Sites berria dagoeneko probatu dugu eta hasierako unean gustatu bazaigu ere, plataforma berrituaren argi-ilunak aipatuko ditugu hemen. Egia esan, ilunak argiak baino gehiago dira, baina espero dezagun ilun horiek ere denborarekin argitzea.
Has gaitezen alderdi positiboen zerrenda osatzen:

  • Hizkuntza: interfazea euskaraz topatuko dugu, gure kontua hizkuntza horretan konfiguratuta badugu, noski.
  • Erabilerraztasuna: dudarik gabe, Google-n atal hau lehenetsi dute gunea berritzerakoan. Orain ezin errazago txerta ditzakegu dokumentuak, irudiak, bideoak…, ordenagailutik zuzenean kargatuz edo arrastatuz nahiz gure Drive-tik zuzenean hautatuz; izan ere, Drive-ren eta Sites-en arteko integrazioa erabatekoa da.txertatu
  • Diseinu moldagarria: Sites berrian sorturiko guneak edozein gailutara egokitzen dira era automatikoan inolako arazorik gabe, eta aurrebistan mugikorrean, tabletan edo ordenagailuan nola ikusiko den egiazta daiteke klik bakar batez batez. Txertatzen diren elementuak ere oso erraz egoki daitezke nahi dugun tamainara baita nahi dugun lekuan kokatu ere.
  • Elkarlanerako tresna gisa ere hobea da: orain elkarrekin edita daiteke gunea aldi berean.

Continue reading

Gmail-eko birbidalketa automatikoak nola egin

Irakasleok posta-helbide bat baino gehiago erabiltzen dugu maiz; izan ere, Hezkuntzako kontuaz gain, beste bat izan ohi dugu, pertsonala. Gutxien erabiltzen dugun postako mezuak askotan irakurri gabe geratzen zaizkigu, baina hori ekiditea oso erraza da birbidalketa automatikoak ezartzen baditugu kontu batetik bestera. Bideoan azalduko dugu urratsez urrats nola egiten den.

Mitzuli itzultzaile automatikoa

Euskarazko testuak itzultzen lagunduko digun Androiderako tresna berria dugu mahai gainean: Mitzuli.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mitzuli

Labetik atera berri den tresna honek Google Translatorrek egiten duen modu berean itzultzen du:

  • Teklatuaren bidez, testua aplikazioan bertan idatziz.
  • Kameraz, itzuli nahi dugun testuari gure gailu mugikorraren kamera erabilita argazki bat ateraz.
  • Ahotsaren bidez, itzuli nahi dugun testua ozen esanez.

Oraingoz, Mitzulik afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduarekin egiten du lan.

Mitzuli2

 

 

Iturria: http://www.mitzuli.com/eu/

Android 5.0 (Lollipop) euskaraz

Googlek euskara integratuko du Android 5.0 Lollipop sistema eragilean. 68 hizkuntzatan erabili ahal izango da; horietatik 15 lehen aldiz sartu ditu konfigurazioan —tartean, euskara eta galiziera—.Lollipop 5
Googlek iragarri duenez, Nexus 6 eta Nexus 9 izango dira Android 5.0 sistemaren eguneraketa izango duten lehen gailuak; Nexus 5, 7, 10 eta 4ak eta Google Play Editions-eko gailuek ere hurrengo asteetan izango dute eguneratzeko aukera.

Iturria:

http://androideuskaraz.akting.eu/blog/

http://www.berria.eus/hara/3358/android_50_euskaraz.htm

Irudia hartu

Interneten ikusi dugun zerbait deskribatzen ari garenean, irudi batekin lagunduta badago, ulergarriagoa izango da irakurriko duenarentzat, argiago izango du zer bilatu behar duen.

Lan hori egiteko, gure nabigatzailean (Firefox) gehigarri bat instalatuta daukagu: LightShot.

  • Tresnak >> Gehigarriak >> Eskuratu gehigarriak
  • (Chromen >> Herramientas >>Extensiones)

Behin instalatu dugula eta nabigatzailea berrabiarazi dugula, nabigazio tresna-barran ikono berri bat azalduko zaigu:

Lightshot

Sarean zerbait interesgarria ikustean, ikono horren gainean sakatuko dugu eta pantalla belztuko zaigu. Saguarekin gorde nahi dugun aldea aukeratuko dugu:

aukeraketa

Ikono horiekin gorde egingo dut, kopiatu, inprimatu edo, zuzenean, beste aplikazio batera bidali.

Gehigarrietan “screenshot” bilatuz gero, aplikazio gehiago aurkituko duzue.

 

Helbide alternatiboak gmail-en

Batzuetan lagun askorekin eta  talde desberdinekin lan egin behar dugu. Horrelakoetan, sarrera ontzia ongi antolatuta izatea ezinbestekoa da eta behar den iragazkiak sortuta izatea.
Lagun bakoitzeko iragazki bat sor dezakegu edo, errazago, gure helbide elektronikoa pixka bat alda dezakegu eta talde bakoitzari helbide desberdin bat eman, ondoren, hemendik abiatu iragazkia sortzeko.

Helbidea gehitu

Adibidez, jar dezagun Google ikastaroa toki batean baino gehiagotan ematen ari naizela. Talde bakoitzeko etiketa bat izan beharko nuke eta mezuak taldearen arabera iragazi fundamentuz erantzun ahal izateko. Ikasleen helbideak banan-banan sartzea lan handia denez, helbide berri bat gehituko dut.

ezarpenakBetiko moduan “ezarpenak” ataletik abiatuko naiz. Bertan, “kontuak” fitxa aukeratuko dut eta “Gehitu daukazun helbide elektroniko bat” sakatuko dut.
KontuakgehituIrekiko zaigun leihotxoan, talde horretan erabiliko dugun helbidea jarriko dugu. Helbide hori gurea izango da, baina horrelako zerbait gehituko diogu: gure.helbidea+alias@gmail.com (+ataldea, +goizekoak, +dbh2). PNTE kontua badugu, gurehelbidea+alias@educacion.navara.es jarriko dugu.

Konfirmatzeko mezu bat bidaliko digu eta bertan lotura aurkituko dugu. Hori sakatu ondoren, gure ordezko helbidea prest dugu.

Berriro ere “ezarpenak >> kontuak” atala bisitatuko dugu eta hor aldatuko dugu erantzuteko helbidea:

kontua lehenetsiBerez, eta ezer aldatzen ez badugu, erantzun botoia sakatzean, gure helbide nagusia azalduko da. Talde bakoitzak helbide bakarra erabiltzea nahi badugu, hobe lehenengo aukera hartzea “erantzun mezua bidaltzeko erabili zen helbidetik”.

Iragazkia

Bigarren helbide horretara bidaltzen dituzten mezuak ordenan izateko, iragazkia sortu beharko dugu:

iragazkiak

 

 

Hiztegietan bilaketa bereziak

Gure ikastaro bakoitzean gai desberdin bat jorratzen badugu ere, batzuetan batean landu dena besteetarako oso interesgarria izan daiteke.

Aste honetan EHOI 2 ikastaroan nire lankide Iñaki Mundiñanori galdera hau egin zioten:

Gure betebeharretan askotan materiala prestatzen ari gara. Nik hitz zerrendak helburu konkretu batekin behar izaten ditut. Izan ere, fonema edo silaba egitura bat jorratu nahi izanez gero, irizpide hori betetzen duten hitzak behar ditut. Elhuyar hiztegiaren bilatzailea erabili ohi dut baina ez da oso konkretua, edo nik ez dakit erabiltzen.   Dena den, horretarako baliabiderik ezagutzen duzue?

Adibideak jarriko ditut. Haur batekin /l/ eta /d/ fonemen arteko diskriminazioa landu nahi dudanean, 2 fonema horiek barruan dituzten hitzak bilatzen ditut ( ludoteka, Adela…). Beste batzutan, fonema bat edo fonema multzo bat ( tz ) hitzaren hasieran, tartean eta bukaeran agertzea nahi izaten dut.

Hona hemen Iñakiren erantzuna:

Iñakiren blogean hiztegien bilduma aurkituko dugu, horietan bilaketak hobetzeko trikimailurik ez, ordea, horregatik ekarri dut hona.

Drive erabiltzen hasteko

Download (PDF, 636KB)