Nabigatzaileak

Nabigatzaileak euskaraz jar ditzakegu:

Gehigarriak nabigatzailean

Hiztegi barra:

Firefox-en euskalbar du izena, Chromen eta Exploreren Hiztegibar

Xuxen

Add to Search

Beste gune batzuk

Niretzat, informazioa lortzeko gune interesgarriak

Sustatu

http://sustatu.com/

 2001tik aurrera sarean dagoen blog kolektibo aintzindaria. Etengabe eguneratzen da, bai partaideek bilatzen dituzten mezuekin edo sarean ematen diren eztabaidekin.

ZuZeu

http://zuzeu.com/

Blog komunitate honetan sare berean dauden blogen ekarpenak batera bilduta ikusiko ditugu: Arantza San Sebastian, Bittor Hidalgo, Hasier Etxeberria

http://www.scoop.it/t/blogak-euskaraz

http://www.scoop.it/t/blogak-euskaraz

 Bestelako blogak

erabili

http://www.erabili.com/

Azpeitiko udalak garatutako webgunea, egunero euskararekin zerikusirik duen berri interesgarri bat proposatzen du. Harpidetzeko aukera ematen du eta, horrela, gure helbide elektronikoan eguneroko berri hori jasoko dugu webgunera joan gabe.

umap

http://umap.eu/

Twitter-en euskaraz ari direnen txioak. Sare horretan lagun berriak jarraitzeko bide interesgarria.

aurki

http://www.aurki.com/

Hasieran, 1999, euskarazko webguneak soilik bilatuko zituen bilatzailerik ez zegoela-eta, web gune horiez osatutako direktorio gisa hasi zen. 2005 hasieran RSS jarioen bilgune bihurtu zen. Izena emanez gero, geure erara molda dezakegu.

Nabigatzailea euskaraz

Zein nabigatzaile erabiltzen duzu?

Cookiak

Ordenagailuan gordetzen den artxibo bat da cookia. Bertan bisitatu dugun orrialdeari buruzko informazioa gordetzen da eta gunea bisitatu nahi dugun hurrengo aldian lehenago iristen lagunduko digu, egin ditugun aukerak gordetzen baititu.
Kontuz! batzuetan nabigazioa erraztuko digute eta besteetan gure nabigazioaren ohiturak ondorioztatu daitezke bertatik.

Adibidez: www.pamiela.com, cajalaboral

Nabigatzailean lehenetsitako hizkuntza

Edozein webgunek izan dituen bisiten informazioa jasotzen ditu, horietako bat da nabigatzailea zein hizkuntzatan dago predeterminatuta. Horrek ez du esan nahi gure nabigatzaileren interfazea zein hizkuntzatan erabiltzen dugun, baizik eta aukera egonez gero, zein hizkuntzatan nahiago dugun.

Erabiltzen dugun nabigatzailean aldaketa txiki hori egitea erraza da eta euskararen presentzia sarean areagotzen dugu.

Abian da kanpaina bat nabigatzaileak euskaraz jartzeko.

http://nabigatueuskaraz.com/

Bideo pare bat

“Euskararen komunitate birtualak” mahai-ingurua

Martin Ugalde foroko hitzaldia

Zenbait une interesgarriak:

  • 20. min: “Twitter interfazea euskaraz”, Google nola erabiltzen dugu? Beste aplikaziotarako eredu.
  • 42. min: “Sakatu guardar como”

 

TED

Eli Pariser

Euskaraz azpititulatuta dauden beste hitzaldi batzuk

 

Euskara bildua

 

Googleatzen

Google

irudia: emezeta.com

Googlek bilaketak egiteko irizpide desberdinak erabiltzen ditu eta horietako bat da zein hizkuntzatan ari garen. Hori izan beharko luke kontuan hartzeko lehenengo puntua eta horiez gain, hona hemen lan hori errazago egiteko trikimailu batzuk (sasi ordezkatu bilatu nahi duzun hitzarekin):

  • Bilatzailearen bertsio desberdinak daude, zein erabiltzen ari gara? Google.com, google.es, euskara, galego…
  • Bilaketarako erabiltzen ari garen hitzak: kontzeptuak, erantzunetan aurkituko duguna
  • Zenbat eta irizpide gehiago jarri, bilaketa zehatzagoa izango da (eta murritzagoa)
  • Euskaraz idatzita dauden testuak bilatzeko hitz magikoak: eta du zen
  • -sasi hitz bat azaltzea nahi ez dugunean
  • “sasi guztien gainetik” esaldi bere horretan aurkitzeko
  • “* guztien gainetik”  izartxoa komodina da
  • ~sasi antzeko hitzaren bilaketa nahi dugunean (teklatua erabili edo ALT +126)
  • 1000..1603 Bi zenbaki horien artean mugatzen du bilaketa
  • sasi filetype:pdf dokumentu motak bilatu
  • sasi site:berria.info Toki zehatz batean bilatzeko
  • intitle / inurl / intext
  • cache: / linked: / related:
  • define:sasi
  • weather:iruñea
  • kalkulagailua
  • bilaketa espezializatuak: maps, schoolar, irudiak

Bisitatzeko gune batzuk:

Erreferentziak:

Josh Catone: Get more out of Google (Infografia interesgarria)

Maite Goñi: Bilaketak egiteko gaitasuna lantzeko ikastaroa

Batzuen artean: 21 Interesting Ways and tips to use Google Search in the Classroom

Edmodo

Gure barne ikastaroetan Moodle erabiltzen dugu. Kanpoan zerbait irakatsi/erakutsi nahi dugunean, ordea,  Edmodo.

Edmodok sare sozial baten itxura  du eta aukera handiak ematen dizkigu materiala partekatzeko.

Hona hemen Edmodo erabiltzen hasteko gidatxo bat: Edmodo

PNTEko kontuak euskaraz

Nafarroako irakaskuntza publikoan erabiltzen ditugun helbide elektronikoak Gmail kontuak dira orain eta horrek ahalbideratzen du interfazea euskaraz jartzea. Sarean gure hizkuntzari indarra eman nahi badiogu, horrela konfiguratu beharko dugu.

Horretarako, sarrera ontzian ezkerrean, goian aurkituko dugun gurpiltxoan sakatu ondoren, “configuración” aukeratuko dugu.

Gmail konfiguratzeko gurpiltxoa

Konfigurazioa Gmail-en

Bertan aukera desberdinak ikusiko ditugu. Lehenengo fitxan, lehenengo lerroan, hizkuntza aukeratzearena:

Gmail hizkuntza

Ez ahaztu prozesu osoa amaitu ondoren, gorde egin behar duzula!!!

Korreoan iragazkiak sortu

Gure korreoa ongi antolatzea ezinbestekoa da, bestela, mezu guztiak nahasian irakurri beharko ditugu eta inportanteak bigarren mailakoekin batera izango ditugu.

Iragazkien bidez, karpetak sortuko ditugu eta mezuak karpetara horietara bidaliko ditugu zuzenean, horrela, gure korreoa irakurtzen dugunean, ordenan egingo dugu: lanekoak, promozioak, sare sozialak, lagunak…

GMAIL

Iragazi nahi dugun mezua irekiko dugu. Goian, eskuinean, “Gehiago” botoian sakatuko dugu:

Gehiago> iragazi honelako mezuakSistemak berak zer iragazi behar duen ezagutuko du, hala ere, guk aldatzea badugu:

Iragazkia sortzenKasu honetan, nork bidali duen izango da irizpidea, baina gaia ere izan daiteke, adibidez, talde batera harpidetzen bagara, mezuaren tituluan beti azalduko da taldearen izena

TaldeakIgorlea aukeratu beharrean, gaia ” [erabili] ” aukeratuko dugu eta “sortu iragazkia bidalketa honekin” botoia sakatuko dugu.

iragazkia

Aukera guztien artean, nik markatu ditut bi: saltatu sarrera-ontzia eta etiketa bat aplikatu.

Horrela, toki horretatik ailegatzen zaizkidan mezu guztiak, zuzenean, karpeta horretan gordeko dira.

HOTMAIL

Gure sarrera-ontzian, goian, eskuinean “aukerak” botoia ikusiko dugu.

aukera gehiagoBertan, “Aukera gehiago…” sakatuko dugu.

Aukera gehiago

Hortxe gure korreoa pertsonalizatzeko baliabide asko aurkituko ditugu, oraingoan “hotmail pertsonalizatzea” multzoan dagoen “mezu berriak ordenatzeko arauak” aukeratuko dugu.

arau berria

Lehenengo bloketan aukeratu dut nork bidalitako mezuak iragaziko ditut eta bigarrenean, horiekin zer egin.

iragazkia sortzen