Euskalkiak

Gure gozamen edo jakin-minerako euskalkien adibideak entzun nahi baditugu, hainbat aukera ditugu kanta edo han-hemenka irrati eta telebistetan entzuten ditugun aleez gain. Jarraian ikus-entzunezkoak eta audioak modu sistematiko batean biltzen dituzten webgune batzuk dituzue.

euskalkiak

Koldo Zuazoren webgune honek euskalkiei buruzko ikuspegi osoa biltzen du. Euskalkien sailkapenak, ezaugarriak eta jatorriari buruzko informazioa ematen digu, bai eta euskararen batasunari buruzkoa ere. Gainera, euskalki ezberdinetako 20 ikus-entzunezko daude ikusgai.

euskalkiak.eu irudia

euskalkiak

Nafarroako euskalkiei buruzko webgunea da. Hiru ataletan banatua dago: fonoteka (transkripzioekin), ariketa proposamena eta ikastetxeetan euskalkiei sarrera egiteko hainbat ikastetxetako ideiak.

EIBZ hasiera markatua

ezkerreko zutabea EIBZeuskalkiak EIBZ

 

 

 

 

 

 

ahotsak

Azkenik, Euskal Herri osoko lekukotasunak biltzen dituen webgunea dugu.Euskal Herrian zehar egin diren iturri ezberdinetako grabazio dialektologiko eta etnografiko horiek bateratzea eta herritarren esku jartzea” du helburu.

ahotsak azala

300 herritan 30.000 grabazio baino gehiago egin dituzte eta euskalki eta gaiaren arabera sailkatuta jarri webgunean. Gainera, materiala aztertu eta transkribatzen hasiak dira. Euskalkien deskribapena ere egin dute eta horren erakusgarri audio edo ikus-entzunezko euskarriak daude.

2010. urtean ordura arte bildutako materialak ikuspegi etnolinguistikotik ikasgeletan izan zezakeen erabilera kontuan hartuta ikasgeletan proiektua abiatu zuten.

ahotsak ikasgeletan

 

euskalki jolasa ahotsak

Jolas hau ere webgunean dago eskura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.