‘Gero eta ketamina adulteratuagoa saltzen da’

Hirigorrian / 2016-03-16 / 00:27:57

entzunDrogak izan dituzte hizpide Ane Miren, Eneko eta Nahikari pisukideekin. Unai Pérez de San Román Ai Laket-eko kideak eman ditu gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak.

GAZTE GARA GAZTE

Hauxe GAZTE GARA GAZTE webguneko sarrera:

Webgune honetan, “Gazte Gara Gazte” proiekturako Ahotsak proiektuan jasotako lekukotasunak bildu ditugu. Euskal Herriko gazteei elkarrizketak egin dizkiegu, batez ere bi gai lantzeko: aisialdia eta hizkuntza. Nola bizi dute aisialdia gazteenek? Nola aldatu dira ohiturak azken urteotan? Zer zaletasun dituzte? Eta euren aisialdian zer leku dauka euskarak? Nola uztartzen dituzte euskara eta erdarak? Guzti horren inguruko lekukotasunak aurkituko dituzu webgune honetan. Eta horrekin batera, gazteenek euskaraz erabiltzen duten gazte hizkeraren euskal hiztegia ere atondu dugu”.

 

 

Fidela Bernat Erronkarieraz

Fidela Bernat (Uztarroze, Nafarroa, 1898ko apirilaren 24a – Iruñea, Nafarroa, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona zen.
Bere heriotzaren data, 93 urterekin, erronkarieraren heriotzatzat ere hartzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude emakume honi egindako elkarrizketekin. Urte askotan zehar Iruñean bizi izan zen.

Transexualitate egoeran dauden haurren errealitatea II

Hamaika Telebistak ekoiztutako erreportaiaren 2. zatia, Chrysallis Euskal Herria Adingabe Transexualen Familien Elkarteko Aingeru Mayor lehendakariari egindako elkarrizketarekin.
Nola sentituko ginateke ingurukoek ez balute ikusiko ni zer naizen? Ukatuko balute ni naizena? Errealitate horretan bizi dira transexualitate egoeran dauden haurrak, hau da, zakila duten neskak eta bulba duten mutilak.
http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80070

Sega eta beste

Sasoi betean, 28 kanala.

Iñaki Arratibel kirol medikuak pultsometroa eta potentziometroa zer diren, zertarako diren eta zer alde duten azaldu du.

Bigarren atalean, Joxe Mari Gabirondo sega irakaslea eta segalari gazteak.