Prentsaren trantsizio digitala

Etengabeko aldaketan daude komunikabideak mundu zabalean. Euskarazko hedabideak ez dira salbuespena. Berrikuntza teknologikoetara, kontsumo modu berrietara eta aro digitalera egokitzen ari dira. BERRIA TBk prentsaren trantsizio digitalari buruzko erreportaje berezia prestatu du. Euskarazko komunikazio esparruan erreferentziazko sei ordezkarien iritziak jaso ditu: Alberto Barandiaran Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria, Alaitz Artolazabal Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateraguneko zuzendaria, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria, Iban Arantzabal Goiena taldeko zuzendari nagusia, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendaria eta Pello Urzelai Berriako IKT arduraduna.

Gazteek ba al dakite alkohola kontsumitzen?

bideoa“Aizank! saioan Zubiri-Manteo institutuko gazteekin droga kontsumoaz aritu gara hizketan. Batik bat alkoholari erreparatu diogu eta honekin duten harremanaz eztabaidatu dugu. Noiz hasten dira kontsumitzen? Zein testuingurutan? Zergatik? Ba ote dakite zer den edaten dutena? Haien arteko harremanetan eragina al du?” Hamaika Telebista

Ikusi  bideoa.