Txokolatezko bizkotxoa

Iruzkinak

  • Begirada: biek errezeta egin ahala kamarari begiratzen diote, kasu honetan hartzaileari.
  • Diskurtsoaren egitura:
    • Atalak
      • Lehenbizikoak diskurtsoaren atalak argi bereiztu ditu: sarrera, osagaien aurkezpena, prozedura eta agurra.
      • Bigarrenak sarrera eta agurra argi banatu ditu baina osagaiak azaldu gabe, erabili ahala aipatu ditu.
    • Lokailuak
      • Biek erabili dituzte prozesua azaltzeko denbora antolatzaileak. Lehenak orain, eta gero eta azkenik erabili ditu. Bigarrenak lokailu gehiago erabili ditu lehenengo, gero, ondoren, azkenik, orain eta denborazko mendeko esaldia -enean.
  • Hizkuntza:
    • Aditza
      • Aspektua: geroaldia darabilte biek (baten batean agintera ere badarabil bigarren hizlariak)
      • Pertsona: Lehenak, 1. pertsona singularrean hitz egiten du (behin pluralean ere bai); bigarrenak, aldiz, 1. pertsona plurala.
    • Kopuruak
      • Lehenak batzuetan huts egin arren (5 koilarakada irina), mugagabea ongi erabili du (5 ml ur, 2 koilarakada kakao). Bigarrenak, aldiz, jogurt potoa erabili du neurri gisa eta nahasi egin da (olio jogurta bat, cola cao erdi jogurta)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.