Emozio, pentsamendu eta portaera, eskutik helduta

Iruñeko Udalak antolatutako “Emozio, pentsamendu eta portaera, eskutik helduta” hitzaldiaren hasiera dugu bideoan.

Iruzkinak:

Zeinu interpreteaz gain, bi hiztun ditugu bideoan. Bi horien jarduna oso desberdina da eginkizunek ez dutelako zerikusirik. Batak, hitzaldiaren aurkezpena egin behar du, besteak, aldiz, hitzaldia eman. Edonola ere, zenbait kontu adierazgarriak dira.

Aurkezlea Hizlaria
Espazioaren erabilera Interpretearen atzean Interpretearen ondoan, publikoaren aurrean.

 

Gorputz jarrera Zutik, uzkur samar. Zutik, irekia.

 

Begirada Publikoari eta aipatzen dituen pertsonei begiratzen die. Irakurri ere egiten du. Hizketan ari denari edo erreferentzia egiten dion pertsonari begiratzen dio, baina oro har publikoari begiratzen dio. Proiektatua duen eskeman zer edo zer irakurtzen du baina ez du begirada hor iltzatzen.

 

Keinuak Begiradaz gain, hizlaria aipatzean buruarekin keinu egiten dio.

 

Aipatzen dituen lagunei begirada zuzentzeaz gain, hitzezko diskurtsoa keinuekin osatzen du.
Euskarria Diskurtsoa osatzeko beharrezko informazioa paper txatal batean du eskura.

 

Aurkezpen proiektatua
Diskurtsoa Oso diskurtso laburra da baina hala ere traketsa. Hitzaldiaren hasiera dugu bideoan. Diskurtsoa egituratzen du:

Lehenengo, bere buruaren aurkezpena egiten du.

Ondoren, hitzaldiaren izenburuari argitzen du eta beste hitzaldi sorta batean kokatzen du.

Azkenik, hitzaldiaren helburua argitzen du eta hasiera ematen dio.

Hitzaldian hartzailea presente du eta bigarren pertsona plurala tartekatzeaz gain (“ikusten duzuen bezala”) eta funtzio fatikoa duten galderak ere sartzen ditu (“ados?”).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.