Adingabeko futbolarien nazioarteko transferentzien debekua

Natasha Vergara / 2020-03-17 / 00:05:21

audio_ikonoa

Azken urteotan FIFAk Real Madrid, FC Bartzelona edota Atletico de Madrid futbol taldeak zigortu ditu adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziaren debekua errespetatu ez dutelako, hain zuzen ere, FIFAk eginiko “Jokalarien estatutuari eta transferentziari buruzko erregelamenduaren” 19. artikulua urratu dutelako adingabekoen transferentziak gaitzesten dituena.

Egia da egoera batzuk salbuetsita daudela: batetik, jokalarien gurasoek egoitza klub berriaren Estatura aldatzen badute, beti ere, futbolarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik; bestetik, transferentzia Europar Batasunaren edo Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldean egiten bada, beti ere, jokalariak 16 eta 18 urte bitarteko adina badu.

Debekuak, besteak beste, lan eskubidea eta ez diskriminatua izateko eskubidea urratzen ditu, Espainiako Konstituzioak arautzen dituen oinarrizko eskubideak direnak (EK 35. eta 14. artikuluak), alegia.

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.