Ezagutzen “Gutuberrak” euskal webseriea

Gaztezulo / 2018-12-10 / 00: 02:09

Asteburuan Gutuberrak euskal webseriea estreinatu du EITBk. Familia batek etxegabetze baten mehatxuari aurre egin behar diola kontatuko du sareko telesailak. Behar duten dirua lortzeko, Youtuber bihurtzea besterik ez zaie bururatzen etxetiarrei. Errealismoa gizarte kritikarekin nahasten duen tonuan, batzuetan gogorrak izan daitezkeen egoerak jorratzen dira, eta bizitzako egoera zailei umore ona gehitzen zaie. Ez galdu lehen kapitulua!

Maite Goñi: “Ikasgeletan mugikorrak debekatzea atzerapauso nabarmena eta larria da”

“Frantzian, ikasgeletan mugikorrak erabiltzea debekatu dute. EAEn, ikastetxe bakoitzaren esku dago erabakia hartzea. Maite Goñi MUko irakasleak eta teknologia berrietan adituak hausnartu du bai debekuaren eta baita teknologia berriek ikasgeletan izan behar duten lekuaren inguruan.” Goiena telebista.

Ikusi bideoa

BIZIRAUN-BIZI ALA IRAUN

IX. GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETA

Gizarte heteronormatiboak sorrarazitako presio eta harresiak gainditzeko nahikoa indar izan ez zuen neska gazte baten istorioa. Bere gaztaroan “amoreari” uko egin zion, eta zahartzaroan ere ez du ahaztuko txikitatik lagun izan eta ondoren bikotekide izandako neska.