“Drogak direla eta, gero eta gazteagoak ari dira psikiatrikoan ingresatzen”

Mezularia / 2017-11-11 / 00:13:49

audio_ikonoaUrtero 30 lagunek ingresatzen dute Arrasateko San Juan de Dios psikiatrikoan, eta ehuneko 40-k, drogen kontsumoaren ondorioz ingresatu behar izaten du. Gainera, gero eta gazteagoak dira.

 

Gazteek ba al dakite alkohola kontsumitzen?

bideoa“Aizank! saioan Zubiri-Manteo institutuko gazteekin droga kontsumoaz aritu gara hizketan. Batik bat alkoholari erreparatu diogu eta honekin duten harremanaz eztabaidatu dugu. Noiz hasten dira kontsumitzen? Zein testuingurutan? Zergatik? Ba ote dakite zer den edaten dutena? Haien arteko harremanetan eragina al du?” Hamaika Telebista

Ikusi  bideoa.

Lonja-Laket, Lonjetan droga kontsumo arduratsua egiteko programa

Faktoria / 2016-03-29 / 00:11:30

entzunLokaletan biltzen diren gazteekin elkartu eta lonjen erabilera ludikoari lotutako arriskuak murriztea da Lonja-Laket egitasmoaren helburua. Ekimenak Europako Kontseiluaren aitortza jaso zuen 2012an eta orain, Vital Fundazioaren laguntzaz, Araban jarri dute martxan. Unai Perez de San Roman, drogen kontsumoaren arriskuen murrizketen aldeko Ai Laket Elkarteko kideak eman du programaren berri.