“Gu ere harrera familia gara”: jendarteratzeko konpromisoa

bideoa“Gaur egun oraindik ere, harrera familien baliabidea ezezaguna da jendartearentzat. Aldi berean, geroz eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak. Normalean, familia naturalaren egoeraren ondorioz. Harrera familien berri eman eta dibulgatzeko osatu zuten dokumentala Zuondoan elkarteko kideek. Itziar Elias eta Mikel Yerobirekin hitz egin dugu” Hamaika Telebista.

Ikusi bideoa.

Prentsaren trantsizio digitala

Etengabeko aldaketan daude komunikabideak mundu zabalean. Euskarazko hedabideak ez dira salbuespena. Berrikuntza teknologikoetara, kontsumo modu berrietara eta aro digitalera egokitzen ari dira. BERRIA TBk prentsaren trantsizio digitalari buruzko erreportaje berezia prestatu du. Euskarazko komunikazio esparruan erreferentziazko sei ordezkarien iritziak jaso ditu: Alberto Barandiaran Hekimen euskal hedabideen elkarteko zuzendaria, Alaitz Artolazabal Tokikom euskarazko toki komunikabideen bateraguneko zuzendaria, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria, Iban Arantzabal Goiena taldeko zuzendari nagusia, Estitxu Eizagirre Argia aldizkariko zuzendaria eta Pello Urzelai Berriako IKT arduraduna.